24 orduko lanuztea Zornotzako Impacto garbiketa enpresan gertatutako lan ezbeharrak salatzeko

2017/04/26
Zornotzako Impcto garbiketa enpresako langileek 24 orduko lanuztea egin dute gaur, astelehenean kiroldegian afixiaz hil zen langilearen eta ospitaleratua izan zen beste behargin baten heriotza salatzeko. Udaleko Langileen Batzordeak honakoa exijitzen die Laneko Ikuskatzailetzari eta Osalani: gertatu den ezbeharraren arrazoiak zehaztasunez ikertu ditzatela eta horren erantzuleek hartu behar dituzten ardurak hartu ditzatela.

Zornotzako Impacto garbiketa enpresako langileek 24 orduko lanuztea egin dute gaur, astelehenean kiroldegian afixiaz hil zen langilearen eta ospitaleratua izan zen beste behargin baten heriotza salatzeko. Langileek salatu bezala, gitxienez 22 behargin hil dira dagoeneko euren lanpostuan Hego Euskal Herrian, azken urte hauetan izan dugun ibilbide beltzari jarraiki. Baieztatu dutenez, lanean gertatzen diren heriotzak, eta lan ezbeharrak gaur egungo lan ereduaren ondorio dira, alegia, lantokietan prekarietatea zabaldu besterik egiten ez duen lan ereduaren ondorio zuzen.


Enpresa Batzordeko langileek argi daukate gizartean dugun gaitz honi konponbidea emateko modu bakarra lan duina eta segurua edukitzeko eskubidea bermatzea dela; kalitatezkoa eta langile guztiei baldintza berdintsuak aitortuko dizkiena. Hori dela eta, udalari, Eusko Jaurlaritzari eta eskuduntza duten Erakunde guztiei eskatzen diegu behar diren baliabideak jarri ditzatela, eta neurri eraginkorrak hartu ditzatela. Halaber, Laneko Segurtasun eta Osasun arloko araudia betetzen ez ez denean, zorrotz jokatzea eskatu diete enpresei.