Kaiku Km 0 enpresan akordioa lortu da

2017/01/02
Adostutako akordioak hiru urtez iraungo du indarrean eta epe horretan soldatetan %20ko igoera aurreikusten da.

ELA sindikatuak (Araban Kaiku Km0 enpresan langileen ordezkaritza duen sindikatu bakarra) eta enpresako zuzendaritzak sei hilabetez luzatu den grebari amaiera emango dion akordioa eskuratu dute.

Con el acuerdo, se ha logrado reducir la precariedad, la ultraactividad indefinida del convenio e incrementos salariales en torno al 20% para los trabajadores y trabajadoras de Kaiku Km0 en los tres años de vigencia del convenio (2016-17-18), con lo que equiparan sus sueldos a las de otros centros de distribución. La jornada laboral, por su parte se reducirá en 20 horas.

Asko dira akordio honen bitartez lortu diren hobekuntzak: prekarietatea murriztu da; hitzarmenaren ultraktibitate mugagabea ezarri da; eta, hitzarmenak indarrean iraungo duen hiru urtetan (2016-17-18) langileen soldatak %20 inguru handituko dira. Gainera, soldata igoera horrekin beste banaketa zentro batzuetako langileen soldatekin parekatuko dira. Horrez gain, lanaldia 20 ordu txikituko da.

Ildo beretik, lan-erreformaren aurrean blindatzeko klausula ezberdinak biltzen ditu akordio honek. Klausula horiei esker, lan erreformak lan-baldintzak eraldatzeko eta hitzarmena bera ez errespetatzeko enpresei ematen zien aukerari aurre egingo zaio.

ELAk baikor hartu du gaur erdietsitako akordio hau. Azpimarratu behar da, Arabako Kaiku Km 0 enpresako 15 langileek aurrera eramandako mobilizazio eta greba luzeari esker lortu dela akordio hau.