Kataluniako erreferendumaren aldeko sinadura bilketa

2017/08/16
Unibertsitateko hainbat irakasle eta gehiengo sindikalaren ekimenez, urriaren 1ean Katalunian egingo den erreferendumaren aldeko manifestua bultzatu da, sinadurak bildu eta elkartasuna sustatzeko asmoz.

Katalunian egingo den erreferendumari lotuta, manifestuan oinarrizko 5 ideia nagusi aldarrikatzen dira:

  • Urriaren 1eko erreferendumari babesa.
  • Espainiar estatuaren eta Rajoyren jarrera eta ekimenaren kritika.
  • Estatuan autodeterminazioaren alde agertu bai, baina egungo legaltasuna partehartzearen gainetik jartzen dutenekiko kritika.
  • Egoera honetan Eusko Jaurlaritzak PPren gobernuari ematen ari den babesa eta Kataluniarekiko elkartasun eza gaitzetsi.
  • Kataluniako erreferendumaren aldeko mobilizazioei babesa adierazi, modu berezian Diadari eta irailaren 16 Gure Esku Dagok deituriko manifestazioari.

Manifestua 14 bultzatzaile nagusik sinaturik abiatuko da, tartean Txiki Muñozek, ELAren Idazkari Nagusiak, eta Garbiñe Aranburuk, LABen Idazkari Nagusiak.

Helburua ahalik eta sinadura gehien lortzea da.

Horretarako, sinadura bilketarako kanpaina bat abiarazi dugu ondoko webgunean.

Erakutsi zure babesa erreferendumari manifestua sinatuz eta zure kontaktuen artean zabalduz!

 

Zabaltzeko esteka: Elkartasuna Kataluniako erreferendumarekiko / Apoyo al referéndum de Catalunya