Lan mundua euskalduntzeko ekimena

2017/05/11
ELA eta LAB sindikatuek, Kontseiluarekin elkarlanean, Urola-Kostan lan mundua euskalduntzeko ekimena aurkeztu dute Zarautzen. Eskualdeko 12 enpresatan garatuko da egitasmoa; helburua etorkizunean ekimena beste eskualde batzuetara ere zabaltzea da.

Aurkezpenean euskara arduradun Leire Txakartegik azpimarratu duenez, ELAk garrantzia handia ematen dio den egitasmo honi. “Lan munduaren euskalduntzea ezinbestekoa da euskararen normalizaziorako. Eta ekimen hau babesten dugun sindikatuok, herri honetako gehiengo sindikala garen heinean, badugu erantzukizunik. Hizkuntza eskubideen aldeko borroka eskubide sozialen aldeko borroka da. Klase borrokaren beste dimentsio bat da guretzako”.

Lan mundua euskalduntzeko ekimena babesten duten eragileek lankidetza marko bat adostu dute. Helburua lortzeko enpresa eta eskualde mailako protokoloak eta dinamikak egingo dira datozen hilabeteetan, plangintza zehatz batekin: formazioa, ados-guneak, dinamikaren etengabeko jarraipena...