Lanuzte gehiago Artxandako tuneletan

2017/04/12
ELA eta LAB sindikatuek, Artxandako tunelak kudetzen dituen Transbisa enpresan ordezkaritza izanik, beste sei greba egun iragarri dituzte, apirilaren 15, 16, 18, 22, 23 eta 27rako, 00:00etatik 6:00ak arte (14tik 15erako, 15etik 16rako, 17tik 18rako, 21etik 22rako, 22tik 23rako eta 26tik 27rako gauak).

Deialdia, lan hitzarmenaren negoziazioan akordiorik ez dagoelako egtin dugu; hau, 2014tik hona eguneratu gabe dago. Martxoaren 28an izan zen zuzendaritzarekiko azken bilera. Bertan beiaztatu genuen, lan hitzarmenaren inguruan akordiorik ez dagoela. Orain arte 7 greba egun egon diren arren, enpresa ez da ia mugitu; Enpresak ez luke arazorik izan beharko langileen kolektiboa mobilizatzera daramaten helburuak adosteko. Horregatik ez dugu ulertzen aldarrikapenak neurtuak izan arren gatazka areago luzatzea.

Horregatik, deitu ditugu lanuzte berriak. Gainera, litekeena da grebak eta mobilizazioa epe laburrean gogortzea