Lau astez luzatuko diren lanuzte berriei ekingo diete Bizkaiko zahar-etxeetan

2017/03/07
Greba-deialdi berri honek bat egingo du Martxoaren 8arekin, Emakumeen Nazioarteko Egunarekin. Izan ere, langileen ustez, lan- eta gizarte-gatazka hau oraindik konpondu ez bada, emakumeak direlako da.

Emakumeek pairatzen duten diskriminazioa (kolektibo honetako %95 emakumeak dira) eguneroko lan-baldintzetan eta beste alderdi askotan ez ezik, gatazkaren iraupenean eta sufrimenduan ere islatzen da.

Deialdi berri honetako lehen lanuztean ekitaldia egingo dute Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean, Aldundiaren jarrera immobilista salatzeko.

Gogoratu behar da, iragan den astelehenean Bizkaiko Foru Aldundiak aldebakarreko proposamena egin zuela. Bitxia izan zen hori, kontuan hartuta orain arte orain arte behin eta berriz baieztatu duela ez dela bere erantzukizuna, Jaurlaritzarena baizik. Edozein kasutan, argi esan behar da egindako proposamen horrek ez duela gaur egungo egoera aldatzen, ez baitu bermatuko zahar etxeetan langile gehiago izaterik.

Bestetik, Diputazioak lehiaketara aurkezteko baldintzak beste hiru hilabetez luzatzea planteatu du.

Erabaki horrek ez dio mesederik egiten gatazkari. Gainera, enpresei dirua ematen jarraitzen du praktikan ematen ez duten zerbitzu baten truke. Are gehiago, ohe berriak eskaintzeko asmoa duela iragarri die Diputazioak enpresei, betiere, lan-baldintza prekariak mantenduta.

ELA muestra su incredulidad ante una Diputación que no hace nada para solucionar el conflicto, cuando la partida presupuestaria ha aumentado en más de 10 millones de euros respecto al del año 2016 en el acción social.

ELA harrituta dago gatazka konpontzeko inongo pausorik ematen ez duen Diputazioaren aurrean, batez ere, kontuan hartzen badugu gizarte-ekintzara bideratuko den aurrekontuetako partida 10 milioi eurotan igo dela, 2016koarekin alderatuta.

Halaber, Emakunderi dei egiten diogu, bihar Martxoak 8 modu aktiboan parte hartu dezan gatazkan eta bide batez, Bizkaiko Foru Aldundia interpelatu dezan.