Mikel Noval (ELAko Gizarte Politikako arduraduna): «Neoliberalismoa lokala, planteamendu globala» aplikatzen ari da esparru guztietan

2017/07/04
Mikel Noval ELA sindikatuko Gizarte Politikako, Azterketa Bulegoko eta Ingurumeneko arduraduna elkarrizketatu du Uriola.eus atariak. Argi azaldu du Novalek, arlo sozialean eman behar diren aldaketak eman daitezen ezinbestekoa dela zergetan eta diru bilketan aldaketa bat gertatzea. Bere esanetan, ez badago dirurik, ezin da osasunean, hezkuntzan eta gizarte zerbitzuetan inbertitu, eta ezinbestekoa eta oinarrizkoa da hori. Bestelako gaiak ere izan ditu hizpide, besteak beste, Abiadura Handiko Trena. Bere hitzetan, "AHTa egiteko 10.000 milioi euro bideratzea ez da lehentasun bat".