Osakidetzak 12.000 eurotarainoko kalteordainak eman beharko dizkie lehen arretako lau medikuri

2016/07/15
Bidasoa ESIak ELAk bultzaturiko gehiegizko TISen ordainketa beharra onartu die lehen arretako behin-behineko lau medikuri. Onarpen honen atzeraeraginak 12.000 eurotarainiko kalteordainak ordaintzera behartu du.

Pediatra eta Famili-Medikuek gaixo kupo bat artatzen dute, Pediatrian 800eko gaixo kupoak eta Famili-Medikuetan 1500eko kupoak gainditzen badituzte gehiegizko TIS bakoitzarengatik 2,05eko kalteordaina eman behar diete.

ELAk hainbat osasun zentrotan ikusi du artapen pisuagatik jaso beharreko osagarri hau ez dutela behar bezala ordaintzen, bereziki behin-behineko langileen kasuan, eta eskubide hau aldarrikatzeko kanpaina bat hasi genuen.

Bidasoa ESIko hainbat lankidek administrazio erreklamazioa hasi zuten, eta isiltasun administratiboa bukatzeko 3 hilabetetako epea bukatzear zela, ESIko zuzendaritzak bere eskubidea onartzen dutela eta zorra atzeraeraginez ordainduko dietela onartu du. Zorraren kopurua oso handia da kasu guztietan eta 12.000 eurotaraino iristen da kasuetako batean.

ELAk ondo deritzo Osakidetzak erreklamazioak onartu izanari, baina onartezina iruditzen zaio erabakia bide judiziala irekitzear zela bakarrik artu izanari, aurretik ere langileek hainbatetan egoera azaldu dutenean eta ESIko zuzendaritzak eman zion erantzun bakarra zenbateko horiek ez kobratzeko “behin-behineko langileak izatea” izanik.

Era berean, ELAk kritikatu egin nahi du Osakidetzak arazo hau modu globalean konpontzeko borondate eza. ELAk Osakidetzari orokortua dagoen gai hau aztertzeko negoziaketa mahaia sortzea eskatu dio, baina Osakidetzak ez du inolako urratsik ematen erreklamazio judizialak aurkeztu arte. Arazoa negoziazio bitartez konpontzeko gure eskaria berretsi nahi dugu.

Azkenik, egoera honetan aurki daitezkeen langile guztiak gurekin harremanetan jartzera dei egiten diegu, bere eskubidea egikaritzeko beharrezko prozedurak martxan jar ditzagun.