Osakidetzak iruzurrezko kalitatezko zertifikatuak lortzen ditu

2016/06/16
ELAk salatu nahi du Osakidetzak Debagoienako Ospitalean plantila indartzeko egin dituen kontratazioak “auditoretza egin arte” izango direla iragarri duela.

Aste honetan Joint Comission delako kalitatezko zertifikatua lortzeko auditoretza egiten ari dira ospitale honetan. Hori horrela, EHBilduko parlamentaria den Rebeka Uberak Ospitale honetako langileen beharren inguruan egindako galdera parlamentario bati erantzunez, Darpon jaunak esan du “ Sartu berri diren erizainek lanean jarraituko dute Joint Comission enpresak egingo duen auditoretza egin arte, erizainen erregistroak hala eskatzen duen unitateetan.”

Sindikatu honi eskandaluzko erantzuna dela iruditzen zaio eta Osakidetzarentzat kalitate zertifikatu hauek lortzearen benetako helburua zein den galdetzen du. Darpon jaunari zertifikatu hauekin propaganda egiteari uzteko eskatzen diogu eta baliabideak Osakidetzak gaur duen plantila egonkortzeko eta gehitzeko erabili ditzala eskatzen diogu.

Osakidetzak osasunarekin zerikusirik ez duen propaganda kanpaina bat jarri du martxan, soilik hauteskundeei begira bere kudeaketa indartzeko asmoarekin. Prozedura judizial bat reki berri da, propaganda modu iruzurti batean egiteko diru publikoa desbideratu izanagatik . Beharrezkoa ez den gastu hau mantentzen da zerbitzu eta lan baldintzak murrizten diren bitartean.

Sindikatuak gogoratu nahi du Osakidetzak azken urte hauetan 3000 lanpostutik gora suntsitu dituela eta horren ondorioz Osakidetzako langileak gaur jasaten ari diren lan kargak haundiak direla.