Prekarietatea hedatzen doa, murrizketen eraginez langabeen egoera okertzen ari den bitartean

2017/06/02
Hego Euskal Herrian egiten diren kontratu ia guztiak aldi-baterakoak dira, herena baino gehiago lanaldi partzialekoak direlarik. Gainera, langabeziak maila jasangaitzean segitzen du eta langabeen gehienek ez dute inolako prestaziorik jasotzen. Zehazki, oraindik ere 171.009 pertsona daude langabezian izena emanda Hego Euskal Herrian 2017ko maiatzean. Horietatik 96.015 emakumeak dira eta 11.666 gazteak.

Gainera, apirilean 65.693 langabek jaso zituzten prestazioak; langabezian zeuden gainontzeko 109.690 pertsonek ez zutelarik inolako prestaziorik jaso, murrizketen ondorioz okertzen doan egoera. Jada langabeen %62,5ak ez du langabeziagatiko prestazioen estaldurarik.
Eta ez hori bakarrik, egin diren 121.074 kontratuetatik soil-soilik 8.290 izanik finkoak; hortaz, aldi-baterakotasun tasa %93,1ekoa izan da kontratazioan.