Prekarietateak eta babesgabetasunak gora egin du

2014/11/04
Ezin da enpleguaren errekuperazioaz hitz egin. Agerian dagoenez ez da enplegua sortzen ari, eta lan baldintzak gero eta okerragoak dira, behin-behinekotasun eta partzialitate gero eta altuagoekin.

Enplegu Zerbitzu Publikoak argitaratu dituen datuen arabera Hego Euskal Herrian 217.841 pertsona izan dira langabezian irailean, irailean baino 2.098 gehiago eta duela urte bete baino 11.348 gutxiago.

Langabezia tasa %16,4koa da, hau da, EB-28ko bataz bestekoa baino 6,3 puntu altuagoa (%10,1koa izan da irailean), eta soilik Espainiar Estatuak eta Greziak dute langabezia tasa altuagoa.

Ezin da enpleguaren errekuperazioaz hitz egin. Agerian dagoenez ez da enplegua sortzen ari, eta lan baldintzak gero eta okerragoak dira, behin-behinekotasun eta partzialitate gero eta altuagoekin.

Lanik gabe dagoen jendearen egoera gero eta okerragoa da, izan ere langabetuen %55ak, 118.753 pertsonak, ez du inongo prestaziorik jasotzen.

Dirudienez egoera honek ez ditu Gasteizko eta Iruñeako Gobernuak kezkatzen, ez baitute egoerari aurre egiteko neurri eraginkorrik hartu orain arte. Egiten diren politikak aldatzen ez diren bitartean pobreziak eta prekarietateak handitzen jarraituko dira.

ELAk Urkulluren eta Barcinaren Gobernuei lehentasunak aldatu eta langileen eta egoera okerrenean daudenen interesen alde jartzea exijitzen die.