Prekarietateak gaixotu eta hiltzen gaitu

2017/04/28
Lan Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira, ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek manifestazioak deitu dituzte gaur, apirilak 28, Bilbo eta Iruñean. Sindikatuok salatu dugu prekarietateak gaixotu eta hiltzen gaituela.Era honetan, Adolfo Muñoz "Txiki"k salatu du gobernuek ez daukatela borondaterik egoerari eta bereziki prekarietateari aurre egiteko salatu du.

ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek azpimarratu dute gaixotasun profesionalei arreta berezia eman nahi izan diote aurtengoan eta, bide batez, Hego Euskal Herriko administrazioak ez ikusiarena egiten dutela arazo honen aurrean. Egunean lanak eragindako 10 gaixotasun kasu atzematen badira ere, euskal administrazioek ez diete arretarik jartzen. Europar Batasuneko lan-ezbeharren eta lanbide-gaixotasunen zifrei erreparatuta, ondorioa argia eta larria da: lan-ezbeharrek eragindako heriotza bakoitzeko, lanbide-gaixotasunek eragindako 18 gertatzen dira. Euskal Herrian, aldiz, lanbide-gaixotasunekin loturiko estatistikarik ez dago, nahiz eta azken bederatzi urtean 180 langile hil diren amiantoaren ondorioz.

Halaber, salatu dute mutualitate patronalek gure osasuna negozio bihurtu dutela. Diru publikoa kudeatzen dutenean asmo bakarra beren kide diren enpresen etekina handitzea da, ez langile-klasearen osasuna adierazi dute.

Muñozen hitzetan ezinbestekoa da administrazioen borondatea aldaketa, pertsonen bizitza eta osasuna kontutan hartuko dituena, lan istripu eta gaixotasun profesionalak murrizteko.