Sei eguneko grebaren ostean Bilboko Hotel Occidentalen subrogazioa bermatuta izango da

2017/04/04
Sei egunez greba izan ondoren, ELAk akordioa lortu du azpikontratatuta dauden langileen egonkortasuna bermatzeko Bilboko Hotel Occidentalen (Barceló taldea). Zuzendaritzak subrogazioa aitortu die gelak garbitzen dituzten beharginei; hauek Samsic Iberia enpresaren kontura dihardute.

Gainera, Lan Ikuskaritzak hotelari 30.000 euroko zigorra ezarri dio grebak iraun duen sei egunetan langileak legez kanpo ordezkatu dituelako.

 

ELAren ustez akordioak eragotzi egiten du estatu mailako enpresei azpikontratak emanda lan-baldintzetan eragiten den prekarizatzea; Samsic Iberia ere orain arte horren adibide zen: enpleguak ez zeukan bermerik eta ordainsariak apenas iristen ziren lanbidearteko gutxieneko soldatara.

 

ELAk orain arte hainbat akordio lortu du azpikontratazio bidez gertatzen den prekarizatze joeraren aurkako borrokari esker (Abando, NH Villa de Bilbao eta Occidental hoteletan), eta aurrerantzean ere eutsi egingo dio ahalegin horri.