Sinatua Esku-hartze Sozialari buruzko Gipuzkoako hitzarmen kolektiboa

2017/01/19
2018ra arteko iraupena izango duen hitzarmenak %5,5-6eko soldata igoera, 35 orduak eta bere aplikazioa bermatzeko berebiziko garrantzia duten erreformaren aurkako klausulak barnebiltzen ditu.

ELAk, Gipuzkoako Esku-hartze Sozialeko sektorean gehiengoa duen sindikatua %42ko ordezkapenarekin, CCOO (%29) eta LAB (%28)-ekin batera, Esku Hartze Sozialari buruzko Gipuzkoako bigarren hitzarmen kolektiboa sinatu dute.

2.300 langileri erangiten dien hitzarmen hau oso modu positiboan baloratzen du ELA sindikatuak, izan ere, hobekuntza salarial eta sozial garrantzitsuez gain, langileei bere osotasunean aplikatzea bermatuko duen erreformaren aurkako klausulak barnebiltzen ditu.

Bi mobilizazio urteren ondoren sektoreko patronalarekin lortutako hitzarmenak %5,5-6eko soldata igoera bermatua (2015 eta 2016 urteetarako %0,5 eta %0,5eko igoera, 2017 urterako %2,5eko igoera eta 2018 urterako %2 eta %2,5 arteko igoera IPC-aren arabera), asteko 35 orduak, opor egun bat gehiago, zentru eta zerbitzu ez erresidentzialetan opor egunak lanegunetan erabili ahal izatea, amatasun eta aitatasun lizentzietan hobekuntzak, %15-era arte tablen gainetik dauden soldata errealak xurgatuak ez izatea, kontziliazioan eta berdintasunean hobekuntzak, etab.

Aldi berean, lortutako akordioak, berebiziko garrantzia duten erreformaren aurkako klausulak barnebiltzen ditu, hala nola, mugarik gabeko ultraktibitatea, inaplikazio salarialari buruzko 82.3 artikulua ez aplikatzea, flexibilitatea ezabatzea, derrigorrezko mugikortasun geografikoa ez aplikatzea, ohiko gaixotasunen bajen eta absentismoaren kudeaketan Mutuak ezabatzea, kalteordainen hobekuntza kaleratze objetiboen kasuan, etab. Baita sektoreko langileen subrogazioa bermatuko duen testu garantistago bat ere.

Beste behin ere argi geratzen da negoziaketa kolektiboan eduki garrantzitsuak mahai gainean jartzen direnean akordioak posible direla. Gogorarazi nahi dugu HEDATZEN sektoreko patronala (sektorean jarduten duten irabazi asmorik gabeko entitateez osatua) izan dela negoziaketa mahaian eseri den hizketakide bakarra eta ADEGI-CEOE ez dela akordio honen parte izan sektorean ez baitu ordezkagarritasunik.

Azkenik, deaialdi bat egin nahi diegu, alde batetik, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Udalei alde guztiek sinatutako hitzarmen honi estaldura eman diezaioten, hitzarmen hau inolako murrizketarik gabe bete dadin zaintzen egongo baikara eta bestetik, alde guztiei Gipuzkoan lortutako akordio bat ez dadin goragoko negoziaketa eremuen (eremu estatala) partetik boikoteatua izan eta beraz, Gipuzkoan negoziatutako, Gipuzkoan adostutako eta Gikpuzkoan lan egiten duten langileentzat den hitzarmen kolektibo honen aplikazio oso eta efektibo bat mantendu dezagun.