Xeyko langileak greba egin dute lanpostuen defentsan

2017/06/08
Xeyko langileek joan den astean hasitako mobilizazioei jarraipena eman diete gaur. Egun osoko greba egiten ari dira, enpresak etorkizuna eduki dezan aldarrikatzen. Jada administratzaileak izendatu dira, Norgestión asesoria izango da lehiaketa eramango duena.

Lehenego bilera astelehen arratsaldean dute beraiekin eta lehenengoz adieraziko diote langileen egoera eta ea beraiek irtenbideren bat ematean dieten.

Bestalde Zumaiko udaletxearekin ere bilera bat deitua dute asteazken goizerako eta datorren astean Foru Alduandiarekin ere biltzekoak dira.

Gaur goizean kotxe karabana bat egin dute eskualdean eta eguardian foru aldundiaren parean kontzentratu dira lanpostuen defentsan.

Datorren astean ez baldin badago berririk, asteazken eta ostegunean berriz greba egunak dituzte deituak.