Albisteak

EAEko etxebizitzen alokairuak garestitzen dabiltza

2017/04/21

EAEko BPG historiako handiena izan da 2016an eta, biztanleriaren egoera historiako hoberena izatetik urrun badago ere, etxebizitzaren merkatua garestitzen ari da. Horrela, alokairuak garestitzen dabiltza hirugarren urtez jarraian eta historiako bostgarren datu altuenean daude.

Bost urtean 1.582 milioi euro galdu dira Hegoaldeko soldatetan

2017/04/10

Soldatek aberastasunean duten pisua era nabarmenean murriztu da. Azken bost urtetan langileriek guztira 1.582 milioi euro gutxiago eraman dituzte poltsikora Hego Euskal Herrian. Egoera honen aurrean, soldaten eros-ahalmena handitu beharra dagoela azpimarratu du ELAk.

Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuek murrizketa sozialak biltzen dituzte

2017/03/06

ELAren iritziz Eusko Jaurlaritzaren 2017ko aurrekontuak ez dira batera aurrerakoiak eta "gizartearen gehiengoak pairatzen dituen murrizketak" biltzen ditu. ELAk Urkulluren gobernuak 2017rako aurkeztu berri duen aurrekontuen inguruko txostena aurkeztu du Bilbon. Bertan jasotzen denez, "diru-sarrerek guztiz baldintzatzen dute aurrekontua". Ildo beretik, aurreikusi zena baino 547 milio euro gutxiago jasoko dira.

Nafarroak 2016an 2007an baino 377 milioi euro gutxiago bildu ditu Sozietateen gaineko Zerga bidez

2017/02/21

Lehenik eta behin, azken erreforma fiskalak Nafarroako Gobernuak aurreikusitako eragina ez duela izan esan behar da, 2016an aurreikusitakoak baino 57 milioi euro gutxiago bildu baitira. Zentzu honetan, ELAk salatu zuen erreforma honek ez zuela inongo aldaketa sakonik ekarriko ez diru-bilketan ezta fiskalitatearen egituran ere, eta fiskalitatea lan-errentetan oinarritzen jarraituko zela, kapitalaren eta enpresen mesedetan.

Patronala gezurretan dabil zergarik ez ordaintzeko

2017/02/15

ELAk Confebaski leporatu dio zergarik ez ordaintzearren "beti gezurretan ibiltzea". Ildo beretik, Hego Euskal Herriko sozietateen gaineko zergaren presio fiskala Europako bataz bestekoaren azpitik dagoela gogorarazi du ELAk. Zerga honi dagokionez, Europaren parera iristeko urtean 900 milioi euro gehiago bildu beharko lirateke. ELAk nabarmendu duenez, kutxa publikoetan sartzen den diruari erreparatzen badiogu, kapital-errenten eta enpresen etekinen ekarpena %10ekoa baino ez da.

Aberastasunaren banaketa bidegabea salatu du ELAk Egoeraren Azterketaren azken alean

2016/11/21

ELAren aburuz egungo enplegua era kezkagarrian ari da prekarizatzen. Gaur egun egiten ari diren kontratuen %93,5 aldi-baterakoak dira. Bestalde, azken bost urteotan, aberastasunaren banaketak nabarmen egin du langileriaren aurka: langile klasearen errentetara bideratzen den BPGaren (Barne Produktu Gordina) zatiak beherakada nabarmena izan baitu. 2010ean aberastasunaren %49,2 bideratu bazen EAEn, 2015ean %46,2 izan zen; Nafarroan, %50,1 bideratu zen 2010ean eta 2014an, aldiz, %47,3.

Soldata minimoa igotzeko arrazoiak soberan daude

2016/11/03

Egun dagoen soldata minimoa oso murritza da, pobrezia mailaren azpitik kokatzen delarik Hego Euskal Herrian. Ez da bidezkoa biztanleria eta langileria txirotzen dituen politika neoliberalak ezartzea.

Nafarroako Bermatutako Errenta berriak hartzaile unitateen erdira murriztuko ditu prestazioak

2016/10/20

Lege berriak hobekuntza ekarriko du kide gehiago dituen familientzat, hala ere 5 milloieuro gehiagoko gastuarekin handituko balitz partida, ez litzateke beharrezkoa izangomurrizketarik egitea prestazio honetan. ELAk salatu duenez Nafarroako biztanleriaren % 14,5a pobrezia harrisku eta gizarte bazterkeria egoeran dago. 2008-az geroztik hau % 68,6an handitu da eta langabezian dauden pertsonen % 52,

Industria eta industria politika kinka larrian

2016/07/11

Egoeraren Azterketaren uztaileko alea plazaratu du ELAk. Bertan, Euskal Herriko enpleguaren eta langabeziaren egoera aztertzen da, batik bat. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak gaur egun burutzen duen duen politika industriari buruzko gogoeta jasotzen da.

Enplegu-zerbitzu publikoak eta prestazio sozialak indartzearen alde agertu da ELA

2016/06/15

ELAk enplegu-politika eta Lanbideren esku dauden gizarte-prestazioen inguruko txostena aurkeztu du. Sindikatuaren aburuz Lanbideri giza-bitarteko gehiago eta egonkortasun handiagoa eman behar zaizkio, prestazio ekonomikoak jasotzen dituen jendeari behar bezalako arreta emateko eta orientazio zein bitartekaritza lana banan-bana garatzeko.

Ezinezkoa da aldaketa soziala aurrera eramatea fiskalitatea aldatu gabe

2016/04/11

ELAk Euskal Herriko fiskalitateari buruzko txostena aurkeztu du gaur Bilbon. ELAren esanetan Euskal Herriko hazienden eredua aberatsek gutxiago ordaintzeko egin da, eta Hego Euskal Herriko presio fiskala Europako batez bestekoa adinakoa izan balitz, 7.579 milioi euro gehiago lortuko ziratekeen.

Langabeziagatiko prestazioen murrizketa

2016/03/22

Langabeziagatiko prestazioak murrizten ari dira, 2012 eta 2015 artean 632 milioi euro gutxiago bideratu direlarik. Honek zuzenean eragiten du hartzaile kopurua eta batez besteko kopurua jeistea.

200.000 langabe Hego Euskal Herrian

2016/02/02

Langabeziak gora egin eta berriro 200.000 lagun kolpatzen ditu Hego Euskal Herrian; tenporalitateak gora egin du ere, sinaturiko kontratuen %92,7 behin-behinekoak direlarik. Aldiz, langabeziagatiko prestazioak murriztuz doaz, eta langabeen %59,3k ez du inolako babesik jasotzen.

Soldaten galera eta aberastasunaren banaketaren inguruko eztabaida kaleratzea ezinbestekoa da

2015/09/17

ELAren esanetan hazkunde ekonomikoak ez du enplegurik sortzen, eta "gure gizartean ezberdintasunak areagotzen ari dira". Sindikatuaren helburua da desberdintasunaren hazkundea eztabaida politiko eta sozialaren erdigunean kokatzea. Bestalde, langabeziaren jaitsiera, batez ere biztanleria aktiboa murriztu delako gertatu da, eta egungo enplegua era kezkagarrian ari da prekarizatzen.

Etxebizitza izateko eskubidea lege berriarekin oso mugatuta geratzen da

2015/07/28

ELAren ustez Eusko Lagebiltzarrak onartutako legeak ez ditu etxebizitzaren inguruko egungo arazoak konponduko. Eskubidea ez aitortzeaz gainera, testua motz edo garatzeke geratzen da atal garrantzitsu batzuetan. Sindikatuaren arabera Etxebizitza Legeak eskubideak bermatu behar lituzke eta egungo egoera errotik aldatzeko aukera eman behar luke.

220.000 langabe Hego Euskal Herrian

2015/06/30

Langabezi tasa %16,3koa da Hego Euskal Herrian. Enplegua hazten ari dela dioten mezuen aurrean, 220.000 langabe daudela gogoratu du ELAk. Era honetan, Europan langabezi tasetan laugarren handiena dela azpimarratu du sindikatuak uztaileko azterketa txostenaren aurkezpenean. Bestalde, langabezian izena emanda daudenen %59ak ez duela inolako prestaziorik jasotzen nabarmendu du.

2014an sinatutako kontratuen %93,5a aldi baterako izan dira

2015/02/23

Behin-behinekotasuna, enpleguaren elementu prekarizatzailea den heinean, enpleguaren kalitatearen erakusle ere bada. Azken urteetan eman den enplegu suntsiketan hala ikusi da, izan ere, enplegu suntsiketa hori behin-behineko kontratua zuten pertsonei eragin die lehendabizi. ELAk salatu du 2014an zehar sinatutako kontratu guztien %93,5a aldi baterako izan direla.

Prestazioak murriztu nahi dituzte langileak derrigortzeko miseriazko kontratuak hartzera

2015/01/15

ELAk salatu duenez, "Enplegua aktibatzeko Programa" delakoaren baitan jasotzen diren laguntzek, esaterako 426 euroenak, helburu bat dute: prestazioak murriztea langileek miseriazko kontratu prekarioak onartu beste aukerarik izan ez dezaten. Gaur indarrean sartuko den 426 €ko laguntzarekin "kontratu prekarioak diruz laguntzen ditu" administrazioak, sarri "lege-iruzurrean eginda dauden arren".

Gero eta jende gehiago dago langabezian prestaziorik gabe

2014/12/02

Langabezian dagoen jendearen egoera gero eta latzagoa da, lanik gabe daudenen %54,9ak, hau da 119.560 pertsona, ez du inongo prestaziorik jasotzen. Azken urtean langabezian prestaziorik gabe dagoen pertsona kopurua 5.478an igo da.

2015eko aurrekontuek Eusko Jaurlaritzak murrizketekin jarraituko duela erakusten dute

2014/11/17

ELAren aburuz Eusko Jaurlaritzaren 2015ko aurrekontuek azken urteetakoen bidea jarraitzen dute. "Jaurlaritzak behin eta berriz errepikatzen du murrizketarik ez dagoela, baina, zoritxarrez, datuek hori errotik gezurtatzen dute. Murrizketa nabarmenak egiten dira, eta horren ondorioak oso larriak dira: osasun eta hezkuntza sistemen kalitatearen okertzea, pobrezian bizi diren lagunen eta zerbitzu sozialen babesa ez dutenen egoera larriagotzea...”

Prestazio sozialen sistema hobetu beharra dago, zenbatekoak eta baztertutako kolektiboak gehituaz

2014/11/13

Datuek argi adierazten dute egungo egoera sozioekonomikoa zein larria den. Langabezia, prekarietatea, pobrezia eta desberdintasun soziala hedatzen ari dira. Era honetan, Adolfo Muñoz "Txiki"k azpimarratu du pobrezia arriskuan daudenen kopuruak gora egingo duela datozen hilabeteotan. Horrenbestez, ELAren aburuz gizarte-babesaren maila hobetzea ezinbestekoa da. Alabaina, politikak ez dira helburu horrekin erabakitzen. Kezka nagusia murriztea edo gastuari eustea da, baita gizarteko kolektiborik ahulenen babesari dagokion arlo honetan ere, eta hau ezin da onartu.

Prekarietateak eta babesgabetasunak gora egin du

2014/11/04

Ezin da enpleguaren errekuperazioaz hitz egin. Agerian dagoenez ez da enplegua sortzen ari, eta lan baldintzak gero eta okerragoak dira, behin-behinekotasun eta partzialitate gero eta altuagoekin.

Sindikatu eta patronalek ez lukete dirurik jaso behar prestakuntza iraunkorra emateko

2014/07/21

ELAk esan du egungo heziketa iraunkorreko ereduak porrot egin duela. Sindikatuaren iritziz duela 20 urte Langileen Prestakuntzarako ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek, Confebaskek eta Eusko Jaurlaritzak sinatu zuten akordioa berreskuratu behar da egungo egoeratik irteteko. Izan ere, heziketa negozio iturri bihurtu da bai CCOO eta UGT sindikatuentzat zein Confebaskeko partaide diren Adegi, SEA, eta Cebek patronalentzako.

Etxebizitzen alokairua bultzatzea eskatu du ELAk

2014/07/10

Etxebizitzaren inguruko txostena aurkeztu du ELAk gaur goizean Bilbon. Honekin batera, sindikatuaren proposamenak sozializatzeko etengabeko kanpaina baten berri eman du. Izan ere, arlo honetan ematen diren politikak aldatzea beharrezkoa da eta horretarako kontzientzia hedatu behar da. ELAren aburuz beharrezkoa da etxebizitzen alokairua bultzatzea, jabetzaren gainetik.