Akordioa Artxandako tuneletan

2017/05/31
ELA eta LAB sindikatuak Artxandako tuneletako langileen lan-hitzarmena berrizteko akordio batera iritsi dira. Akordio hau, 13 lanuzte egun egin ondoren gertatu da eta beste lanuzte batzuk hasi aurretik.

Aurreakordioa langileen gehiengo zabal batek babestu du eta atzo delegatuek sinatu zuten. Ondorengo hobekuntzak dauzka aurreakordioak:

- 2018ko abenduak 31 arteko indarraldia, mugarik gabeko ultraaktibitatearekin.

- Erreformei aurka egiten dien artikuluak. Enpresak ezingo du lan hitzarmena aplikatzeari uko egin langileekin adostu gabe.

- 2014tik hona galdutako eros ahalmen guztia berreskuratzen da. Izandako KPIen gainetik.

- Igande, jaiegun eta gauetako plusetan %50eko igoera. Gainera larubatetan lanera joateagatiko plusa sortzen da.

- 8 orduko lanaldi murrizketa, aukera askeko egun batekin.

- Egutegian eta oporretan hobekuntzak.