Greba eraikuntza alorreko Zamagain enpresan

2017/06/20
Eraikuntza alorreko "Estructuras Zamagain" enpresako 16 langile greban daude ekainaren 12tik. Grebalariek jaso gabeko soldatak ordaintzea eskatzen diote enpresako zuzendaritzari. Kontua da "Estructuras Zamagain" apiriletik dagoela hartzekodunen aurrelehiaketan sartuta eta soldatak zor zaizkiela langileei.

Dena den, esan beharra dago ESVASA-Amenabar Aldi-Baterako Laneko Enpresari dagokiola soldata horiek ordaintzea. Izan ere, aipaturiko enpresa hori da "Estructuras Zamagain" azpikontratatu duena, Bilboko Zorrotza auzoan etxebizitzak eraiki ditzan.

Bien bitartean, Bilboko Zorroza auzoko etxebizitza bloke bat geldirik dago grebaren eraginez.