Langileriaren iritziaren aurka sinatu dute PESAn lan-hitzarmena LAB eta UGTek

2017/03/10

UGTk eta LABek sinatutako akordioa salatu du ELAk, langile gehienen aginduaren kontra hartutako erabakia delako. Izan ere, Batzar Orokorrak langileen %82tik gorako sostenguaz erabaki zuen enpresaren azken proposamena ez onartzea.

Osakidetzan 215 kontratu azken lau urteetan

2017/02/27

Orain dela hilabete bat langile batek azken lau urteetan izandako 141 kontraturen kalteordaina exijitzeko eskaera egin zuen ELAk. Hori gainditzerik ez zegoela uste genuen, baina asteotan bi erreklamazio berri jarri ditugu, batean 215 kontraturen erreklamazioa egingo dugu eta bestean 197rena.

Sinatua Esku-hartze Sozialari buruzko Gipuzkoako hitzarmen kolektiboa

2017/01/19

2018ra arteko iraupena izango duen hitzarmenak %5,5-6eko soldata igoera, 35 orduak eta bere aplikazioa bermatzeko berebiziko garrantzia duten erreformaren aurkako klausulak barnebiltzen ditu.

Akordio handi batek amaiera eman dio Gipuzkoako errepideen mantentze-lanen grebari

2017/01/17

315 egunez greban egon ondoren, Gipuzkoako errepideak mantentzeko hiru UTEetako langileek hiru akordio lortu dituzte. Prentsaurrekoa egin dute gaur Donostian akordioen xehetasunen berri emateko.

ELAk hitzarmena adostu du Gipuzkoako errepideak mantentzeko ITS enpresarekin

2016/10/27

ITS Aldi Baterako Enpresa Batasuna bat egitekotan zegoen Gipuzkoako errepideak mantentzeko beste hiru UTEk daramaten ia 8 hilabeteko grebarekin. Grebaren zergatia enpresa-hitzarmenaren negoziazioa erabat geldirik egotea zen, baina greba hasi baino ordu batzuk lehenago ELAk akordio bat lortu du.

Lanuzteak Arcelor Mittaleko Bergarako lantegian

2016/09/14

Bergarako Arcelor Mittaleko enpresa Batzordeak geldialdiak deitu ditu irailaren 21erako. Giza baliabidetako arduradunik ez dagoela salatzen dute eta egunero sortzen diren arazoei irteera eman ezinik daudela.

Ez enpresek, ezta aldundiak ere, ez dute ezer egiten Gipuzkoako errepideetako gatazka konpontze aldera

2016/09/07

Gipuzkoako errepideak mantentze-zerbitzuko langileek egiten duten greba luzeena da Euskal Herrian egiten diren guztien artetik. Guztira, 71 langile dira, eta enpresa hauetan ari dira: Otegi Gaztañaga, Asfaltos Urretxu, Ferrovial, Murias, Zerbitzu Elkartea, Ikusi eta Korrostel. Enpresa horiek, beren aldetik, Gipuzkoako Foru Aldundiak azpikontratatu dituen UTEetan daude elkarturik: Goierrialdea, Miramon eta Urola Deba. Eta UTE horien lana Gipuzkoako doako errepideak segurtasun-egoera onean mantentzea da.

Osakidetzak iruzurrezko kalitatezko zertifikatuak lortzen ditu

2016/06/16

ELAk salatu nahi du Osakidetzak Debagoienako Ospitalean plantila indartzeko egin dituen kontratazioak “auditoretza egin arte” izango direla iragarri duela.

Egoitzak

Arrasate

  • Otalora Lizentziatua, 22 20500
  • 943 79 45 09

Bergara

  • Ibargarai 26-30 behea 20570
  • 943 76 43 01

Eibar

  • Bidebarrieta 30, bajo, 1º 20600
  • 943 82 04 42

Oñati

  • Euskadi Etorbidea, bajo, 3-4 20560
  • 943 08 25 00