"Euskara sindikatuaren erdigunera ekarri" mahai ingurua

  • Zer #indarberritzen
  • Noiz 2017/06/02 10:00 - 14:00"
  • Non Olarain zentroko areto nagusia (Donostia)
"Euskara sindikatuaren erdigunera ekarri. Hizkuntza eskubideen alde borroka sindikala indartu" mahai ingurua JOXERRA GARZIA, LOREA AGIRRE, PATXI SAEZ eta SAGRARIO ALEMANekin.

Ekainaren 15 eta 16an egingo dugun Kongresuaren aurretik, euskarak sindikatuaren diskurtsoan eta praxi sindikalean izan behar duen tokiari buruzko hausnarketa egin nahi dugu.

ELAk asko egin dezake lan munduan hizkuntza eskubideak bermatzearen alde eta bide horretan gure konpromisoa indartu egin nahi dugu.

Gogoeta hau konpartitu nahi dugu gure militanteekin, arlo ezberdinetako hizlariekin. Era berean, Kongresuari begira prestatu dugun ebazpena ere aurkeztuko dugu egun horretan.