ELAk bilera urgentea eskatu dio Eneko Goiari Anoeta eta Txomin Eneako obrak direla eta

2017/05/10
Azken urteotan erainkutza publikoetan langileen lan-baldintzetan ematen ari diren urraketak ezagututa, jakinda Txomin Enea auzo berriaren eraikuntzan ez direla hitzarmena betetzen ari (kontrakoa adostu bazen ere), eta Anoeta estadioko obrak hastear direla, Igor San Josek (eraikuntzako arduraduna ELAn) bilera eskaera egin dio Eneko Goia Donostiako alkateari, udaletxean gutun bat erregistratuz.