Gipuzkoako merkataritzako langileak beren hitzarmenen alde mobilizatu dira gaur

2017/05/07
Gaur, “Amaren eguna” dela eta, ama eta langile direla aldarrikatu dute Gipuzkoako merkataritzako langileek Donostian, dituzten lan baldintzak duintzeko eskatzearekin batera.

Merkataritzako langileak Donostiako prekarietate-gune batzuetatik igaro dira: eskala bikoitzak dituzten dendetatik, Ehunkien Hitzarmena aplikatu beharrean Merkataritza Orokorraren Hitzarmena aplikatzen duten dendetatik, jai-egunetan irekitzen diren dendetatik... Ekitaldiaren bukaeran elkarretaratze bat egin dute Boulevardean, Donostiako Udaleko azken gobernu-taldeak turismo-gunea zabaltzeko hartu duen erabakia salatzeko, barruti horretan ireki ahal izango baita igande eta jai-egunetan.

Informazio gehiago hemen