Organo konfederalak

Batzorde eragilea

Batzorde Eragilea hamabi kidek osatuko dute, eta horien artean honako karguak aurreikusten dira: idazkari nagusia, idazkari nagusi ordezkoa eta konfederazio-diruzaina. Batzorde Eragileko gainontzeko kideek "Nazio Idazkari" izendatuko dira.

 

 


Nazio Batzordea

Nazio Batzordea honakoak osatuko dute

  • Federazio profesionalek izendatutako 12 kide
  • Eskualde-baturek izendatutako 12 kide
  • Batzorde Eragilea

Araua Nazio Batzordea hilean birritan biltzea izango da.

Nazio kontseilua

Nazio Kontseilua konfederazioaren organo gorena da, kongresu-arteko garaian. Honela osatuko da:

  • Federazio profesionalek izendatutako 80 kide
  • Eskualde-baturek izendatutako 80 kide
  • Nazio Batzordea

Nazio Batzordea urtean gutxienez hiru aldiz bilduko da.

Kongresu konfederala

Konfederazio-kongresua da ELAren organo gorena, federazio profesionalen eta eskualde-baturen baitan hautatzen diren ordezkarien biltzarra da. Honela osatuko da:

  • Federazio profesionalek hautatutako 350 ordezkari
  • Eskualde-baturek hautatutako 350 ordezkari
  • Nazio Batzordea

Kongresuaren ohiko bilera lau urtean behin izango da.