Dokumentazio zentrua

ELAren dokumentazio zentruan 3 atal nagusi daude.

1.-Liburuak (entsegu eta pentsamendukoak batez ere). Sindikatuak lantzen dituen gaiak dira nagusi, lan mundua, ekonomia, globalizazioa eta abar. Gaur egun 1.900 liburu inguru daude kontsultarako.

2.- ELAren prentsa bulegoak egunero egiten duen prentsa laburpenak. 1990ean hasi zen datu bilketa eta dagoeneko 28.000 prentsa artikulo daude datu basean

3.-ELAk sortu duen dokumentazioa eta argitalpenak. Astekaria, Landeia, Manu Robles Arangiz Fundazioaren argitalpenak eta abar. 1977tik aurrera publikatutakoa.

Horrez gain gaurkotasuneko aldizkariak daude Dokumentazio Zentruan interesa duen edozeinek kontsultazeko.