Akordioa Trapagako zahar-etxean

2017/07/21

Akordioak onura ugari suposatuko dizkie langileei; akordioak berriro ere erakusten du zuzendaritza batzuk ez daudela ados patronalaren estrategiarekin.

Bizkaiko Erresidentzietako langileek abuztuan greban jarraitzea erabaki dute

2017/07/20

ELAk Bizkaiko Erresidentzietan dituen delegatuek asanblada egin zuten uztailaren 19an. Bertan greba erabaki zenez greba, gutxienez, abuztu osoan zehar luzatuko da. Egungo deialdia uztailaren 31an amaitzen da.

Zeuk ere bizkarra emango al diguzu Emakunde?

2017/07/19

Bizkaiko erresidentzietako langileek Emakunderi bilera eskatu zioten euren gatazkaren nondik-norakoak azaldu eta elkartasuna eskatzeko. Izan ere, lan gatazka baten mugak aspaldi gainditu zituen arazo sozial baten aurrean izanik, eta, batez ere, gatazka feminizatu baten aurrean izanda, Emakunderen aldetik elkartasun keinua eskatu nahi zioten. Erantzuna, ordea, oso bestelakoa izan zen: agenda arazoak argudiatuta, bilerari muzin egin. Horren aurrean, zahar egoitzetako langileek agiria kaleratu dute.

Caser zigortu dute zahar-etxeetan greba eskubidea urratzeagatik

2017/07/13

Artxandako Caser egoitza Bizkaiko zahar-etxerik handienetakoa da; oheen %75tik gora Aldundiak finantzatzen ditu. Artxandan grebaren jarraipena erabatekoa da. Caserren zuzendaritzak erabaki zuen grebalariek osatu beharko zituztela bajak, lizentziak, baimenak, etab. Helburua zen lantoki honetan greban zegoen beharginik ez geratzea. Horregatik, ELAk auzitara jo zuen, eta Bilboko Lan Arloko 6. Auzitegiak demandaren aldeko epaia eman du.

CEL Technologies & Systems taldearen egoerak etorkizun beltza eragingo du Enkarterrietan

2017/07/11

CEL taldea kinka larrian dago: hiru dira dagoeneko lantokietan argindarrik gabe dauden enpresak. Egoera latz horren aurrean, Eusko Jaurlaritzari inplikazioa eskatu diote, benetako industria politikak abian jarri ditzan. Eskualde osoarentzat porrota dela adierazi du gaur enpresa Batzordeak Bilbon eskainitako prentsaurrekoan. Erakundeekin izandako bilerak oso urriak izan direla baieztatu dute, betiere, enpresa-batzordeen eskariz. Salatu dutenez, ustekabean harrapatu ditu albisteak: Eusko Jaurlaritzak taldearen etxe nagusiaren akzioen %40 utzi du.

Bizkaiko zehar-etxeetako gatazka 16 hilabetez eta 210 greba-egunez luzatu da

2017/07/05

Bizkaiko zahar-etxeetako langileek manifestazio berri bat egin dute Bilbon. Oraingo honetan ELAko ehinka ordezkariren babesa jaso dute. "Bizkaiko zahar-egoitzetako emakumeok, lehenago Gipuzkoakoek eta Ariznabarrakoek egin zuten bezala, espazio pribatua utzi dugu, ikusezinak izateari utzi diogu, eta espazio publikoan sartu gara. Kalera atera gara eta zainketak lana ere badirela, zerbitzu publikoa badirela, eta lan-baldintza eta bizi-baldintza duinetan eman behar direla ozenki aldarrikatu dugu", adierazi dute Aldundiaren aurrean.

Bilboko Miravilla zahar-etxean lortutako akordioa sinatu du ELAk

2017/06/30

Hitzarmenaren akordioan jasotako onurak: 35 orduko lanaldia, 180 euroko soldata-igoera, asteburuetako plusak hobetzea, eta lan-istripu eta gaixotasunen bajetan %100. Horren bidez greba amaitu da egoitza horretan. Gaur sinatu du ELAk akordioa Bilboko Miravilla enpresako zuzendaritzarekin.

Egoitzak

Barakaldo

  • Gernikako Arbola 35-38 48902
  • 94 418 02 96

Santurtzi

  • Maestro Calle 1, bajo 48980
  • 94 493 56 59

Zalla

  • Plz Carolina Renovales 7 48860
  • 94 6670288