CELeko langileak martxan itxieraren aurka

2017/07/13
CELeko langileek Aranguren eta Bilbo artean dauden 25 kilometroak lotu dituzte goiz osoan zehar egindako martxan. Langileek argi adierazi dute CEL taldearen industria-proiektua guztiz bideragarria dela, eta gatazka konpontzeko borrokan Eusko Jaurlaritzaren zein Diputazioaren inplikazioa exijitu dute.