Hemen zaude: Hasiera Federazioak Gizalan Ertzaintza / Foruzaingoa Albisteak ELA-Ertzaitntzak, Trafiko-ertzain baten lan-istripuz hilketaren aurrean
Albisteak

ELA-Ertzaitntzak, Trafiko-ertzain baten lan-istripuz hilketaren aurrean

2016/11/14
Ertzaintzako prebentzio-ordezkariek elkarretaratze baterako deia egin dute

Trafiko-ertzain bat gaur Iruran (Gipuzkoa) lan-istripuz hil denez, Ertzaintzako prebentzio-ordezkariok dei egiten dugu bihar, azaroak 15, elkarretaratze bat egiteko, Ertzaintzaren instalazioen aurrean, Oiartzunen, 11:00etan, hurrengo puntu hauek salatzeko:

  • Ertzaintzaren segurtasun-neurririk eza (laguntzako bigarren patruilaren falta...).

 

  • Segurtasun-arloko berariazko protokolorik eza; batez ere, 53 jarraibidea indargabetu izanagatik, han bai jasotzen baitziren protokoloak.

 

  • Eguneroko lan-materialaren egoera txarra.

 

Lan Osasun eta Prebentzioko Arloari galdatzen diogu behingoz esku hartzeko, gertaturikoa zehatz-mehatz ikertzeko, eta Ertzaintzako langileen segurtasunari buruz duen ardura bere egiteko.

Barne Sailari galdatzen diogu gure lankidearen heriotza lan-istripuz eta zerbitzu-egintzan izan dela lehenbailehen onartzeko.

Honen bidez gonbidatu egiten ditugu ertzain guztiak denon ondoeza agertzera, biharko elkarretaratzera joanez.