Hemen zaude: Hasiera Federazioak Gizalan Ertzaintza / Foruzaingoa Albisteak Minbizi-eragile diren produktuen erabilera dela eta ELA-Ertzaintzak lan Agintaritzan salatu du lan arriskuen prebentzioko Legearen urraketa larria eman dela.
Albisteak

Minbizi-eragile diren produktuen erabilera dela eta ELA-Ertzaintzak lan Agintaritzan salatu du lan arriskuen prebentzioko Legearen urraketa larria eman dela.

2017/02/10
Beraz, ertzainen osasuna arriskuan jartzen duen egoera honen larritasuna dela eta, eskumena duen Lan arloko Agintaritzan salaketa ipini dugu.

(Egin beharreko kontrol medikuak egiteko eskaera HEMEN)

Begizko ikuskapen arloan gai minbizi-eragile eta arriskutsuak  erabiltzeagatik, joan den azaroaren 2an, ELA-Ertzaintzak Lan Arriskuen Prebentzio eta Osasun arloko Bulego Nagusian salaketa jarri zuen.

Sindikatuak jarritako salaketa dela eta, Ertzaintza Buruak, azaroaren 4an egindako idatzian, Ertzainei jakinararazi zien legedia, beti, zorrotz bete dela.

ELA-Ertzaintzak eta ELAren Lan Prebentziorako Bulego Teknikoak gai horren azterketa zorrotz bat egin ondoren baiztatu da, gaur egun oraindik, Lan Arriskuen Prebentzioko Legearen eta gai honi loturik dagoen araudi zehatzaren, 50 artikulu baino gehiago  urratzen dituela Segurtasun Sailak.

Beraz, ertzainen osasuna arriskuan jartzen duen egoera honen larritasuna dela eta, eskumena duen Lan arloko Agintaritzan salaketa ipini dugu.

Gainera, eskatzen dizugu: zure lan-bizitzan zehar, Begizko-Ikuskaritzarik egin baduzu; edo frogen ebidentzietarako eta laginak jasotzeko eta tratatzeko erabiltzen diren gai, nahasketa edo bestelako osagairen bat eskuartean izan baduzu; osasuna babesteko eta zaintzeko egin beharreko kontrol medikuak egin diezazuten Segurtasun Sailari exijitzea. Horretarako erabili ezazu lan-zentroetan eskuragarri ipiniko dugun eskaera-orria, edo, era berean, ELAren Web-ean eskuragarri duzuna. Eta, jarraipena egin ahal izateko, erregistroan sarrera eman ondoren kopia bat emaiguzu.