Hemen zaude: Hasiera Federazioak Gizalan Osasungintza Albisteak Osakidetzak berruri utzi ditu erizainak legez kanpo
Albisteak

Osakidetzak berruri utzi ditu erizainak legez kanpo

2016/12/05
Botikak emate, erabiltze eta baimentzeari buruzko abenduaren 23ko Dekretuaren ondotik ondoeza nagusitu da erizainen artean; gainera, 7/2016 Jarraibidearen eraginpeko profesionalak ere hasi dira mobilizatzen. Jarraibide horren indarraldia eten du kautelaz Administrazioarekiko Auzietako 2 zk.ko Epaitegiak, harik eta epaia emango den arte. Osakidetzak, bere aldetik, ez du besterik egin protestak isilarazten eta ezkutatzen saiatzea baino.

Gaurko egunean, erizainok egutegiaren araberako txertapenak jartzen ditugun bakoitzean, medikuen aldez aurreko preskripziorik gabe, segurtasun juridikorik gabeko egoera nahasian gaude.

Horregatik, eta egoera honetara ekarri gaituena Osakidetza izan denez, Osakidetzak konpondu behar du egoera; beraz, idazki bat prestatu dugu, aurrerantzean nola lan egin behar dugun Osakidetzari galdetzeko.

Osakidetzak behin betiko konponbidea eman behar dio erizaintzari, eta geuk, erizainok, mobilizazioaren bidez hartaratu behar dugu Osakidetza.

Euskal Herrian, 2016ko abenduaren 5ean