Gasteizko Mercedes-en langile berrien soldatek behera egin dute nabarmen

2017/06/05
ELAk salatu duenez, azken urteotan langileen arteko ezberdintasunak handiagotu dira Gasteizko Mercedes enpresan. Lan-hitzarmenetan, kontratatu berrien soldata gainontzekoena baino %30 izatera iritsi da. Gainera, prekarizazioa eta lan-baldintzen okertzea ekarri du hitzarmenak. Egunean 4 orduko kontratua egin dezakete, eta 8 ordutan lanera behartu ahal izango dute edozein txandatan. Are gehiago, eguneko lanaldia, ordutegia eta txanda edozein unetan aldatu diezaiokete langileari, kontratu partziala aldatu beharrik izan gabe. ELAk ez zuen hitzarmena sinatu.

Joan zen astean adiskidetze-saio bat egin zen Arabako PRECOn, Mercedeseko ELAko Atal Sindikalak sustaturiko bi gatazken ondorioz. Bi gatazka horien xedea behin-behineko langileen egoera konpontzea da, eta baita iazko abenduan sinaturiko hitzarmen kolektiboaren menpean gure enpresan sartu berri diren langileen egoera ere.

Irakurri Txostena