Gasteizko Udaleko langileek itxialdi/kanpaldia burutuko dute ekainaren 5tik aurrera

2017/06/06
Gasteizko Udaleko langileek kalitatezko udal zerbitzu publikoen defentsan mobilizatuko dira. Ekainak 5an Gasetizko Udaleko langileak kalitatezko zerbitzu publiko eta lan baldintza duin batzuen defentsan itxialdi/kanpaldi bat hasi dute. EAJk, LEP orokor bat aurkeztea eta eros ahalmenaren %5a berreskuratzea ordezkaritza sindikalarekin adostu eta urte bat baino gehiago negoziatzen egon ondores, zaborrera bota zituen akordio hoiek.

Udal langileen egoera kezkagarria da, langileen %40ak ez du lanpostu finkorik, ez da LEParik egiten 2006tik, 1000 lanpostu bakante daude, langileek, murrizketa desberdinek eraginda, %10eko eros ahalmenaren galera jasan dute eta ez da hitzarmen kolektibo berritu 2006tik.

Udal langileek hiritarrengandik hurbilen ematen diren zerbitzuak eskaintzen dituzte eta langileek, behar bezalako kalitatezko zerbitzua emateko, udal gobernuari estabilitatea eta lan baldintza duinak eman behar dizkien hitzarmen bat negoziatzea eskatzen dute.

Langileak egunero Plaza Berrian 12:00tik 12:30tara eta Andra Mari Zuriaren Plazan EAJren egoitza aurrean 18:00tik 18:30tara elkarretaratzeak burutuko dituzte hurrengo bi astetan.