Mercedeseko kontratazioetan iruzurra egiten dela eta legea betetzen ez dela salatu du gaur Gasteizen Enpresa Batzordeak

2017/07/07
Mercedeseko langileek kontratazioetan bizi duten iruzurra salatu dute gaur Gasteizen eskainitako prentsaurrekoan ELA, LAB, ESK eta CCOO sindikatuek. Enpresa Batzordeak gogor salatu du aldi baterako kontratuen arazoa. Ildo beretik, enpresak kontratazio politikoei muzin egiten diela salatu dute. Egoera honen aurrean, hainbat proposamen jarri dituzte mahai gainean.

Agiri bateratua

Enpresa Batzordetik Mercedeseko aldi baterako kontratuen arazoa azpimarratu nahi dugu. Duela asko salatzen ari garen arazoa da, eta hori dela eta pasa den hilabetean lan ikuskaritzak enpresari aldi baterako 550 kontratu mugagabe bihurtzeko eskatu zion, 101.000 unitateko produkzio zifra batean oinarrituta.

Argi daukagu pauso hori ere ez dela nahikoa, eskaria ez baitoa 2016ko produkzio kopuruekin bat (135.000), ezta 2017koekin ere (144.000) edo 2018rako aurreikusten direnekin ere (2017ko zifrak gainditzen dituztenak). Argi utzi nahi dugu lana egon badagoela, egiturazkoa gainera (ez puntuala) eta, beraz, lan kontratu mugagabeak sortu beharko lirateke, une honetan daudenak baino askoz gehiago.

Bestalde, egitura enplegua alde batera utzita, ageria da enpresak ez duela Legea bete eta ez duela betetzen duen kontratazio politika. Asko dira enpresak kaleratutako pertsonak, egiten zuten lanak jarraitzen zuen bitartean, eta pertsona berriekin ordezkatu ditu, eta hori legez kanpokoa da.

Hori dela eta, Enpresa Batzordetik egoera hau ekiditeko eta publikoki salatzeko ekintza desberdinak adostu ditugu:

INSTITUZIOAK.- Lan Ikuskaritzak, Lan Sailak eta Delegazioak kontratazioan iruzurra ematen ari dela dakiten arren eta ahal dutena egin dutela esan diguten arren, Batzordetik bide hau azpimarratuko dugu, administrazioak Legea betetzen dela bermatu behar duela ulertzen dugulako.

ENPRESA.- Batzordea enpresarekin gai hau jorratzeko prest dago, eta horrela adierazi diogu. Legea errespetatzen duen konponbide bat bilatzeko, justua, gardena, guztientzako berdina dena, irizpide objektiboak dituena eta enpresan kalitatezko enplegu egonkorra bermatzeko oinarri izateko balio duena.

GIZARTEAN.- Argi dago Mercedes Arabako eta EAEko ekonomian aktibo garrantzitsua dela, baina horrek ez dio Legea ez betetzeko baimena ematen. Ulertzen dugu gizarteak “enpresa motore” honen errealitatea ezagutu behar duela, beste gauza askotan eredu bada ere, gai honetan ez dena.Horregatik, gizarteak egoera hau ezagutzeko kanpaina bat abiaraziko dugu, ostiralean, hilaren 7an, 11etan Lan Delegazioan prentsaurrekoa eginez abiaraziko dena, eta bertaratzeko deialdia luzatzen dizuegu.

BANAKA.- Batzordeak iruzur egoeran daudela uste duten eta aholkua edo informazioa eskatu nahi duten pertsonekiko konpromisoa indartzen du. Euren egoera salatu nahi dutenei laguntza emango diegu.

Enpresak erakundeen ez egitea edo baliabide falta eta kolektibo honen ahulgarritasun egoera aprobetxatzen du iruzurraren politika honekin jarraitzeko.

Enpresa Batzordetik eszenatoki hau oso larria dela uste dugu, eta ezin gara geldirik geratu. Tamalez, eta horrela izatea gustuko ez badugu ere, Enpresa Batzordeko sindikatu guztiek ez dugu ikuspuntu bera, eta batzuk kontratazioa denok ezagutzen ditugun beste parametroetan oinarritu nahi dute.

Langile guztiei ere luzatu nahi diegu, aldi baterako langileen kolektiboko pertsona askok pairatzen ari diren egoera ezagutzeko.Gaur beraiek dira, baina bihar beste batzuk izan daitezke.

Gai honekin lotutako guztiaren eta arazo honi konponbide bat bilatzeko sortzen diren ekimenen berri emango dizuegu.