Erresidentzietako langileei elkartasuna adierazi die Mugimendu Feministak kontzertu klandestinoa eskainiz

2017/05/08
Mugimendu Feministak elkartasuna adierazi nahi izan die Bizkaiko zahar egoitzetako langileei. Hori dela eta, "kontzertu klandestinoa" egin zuen Bilboko Olinpia Egoitzan, erresidentzietako langileei elkartasuna adietazteko. Kontzertua oso ondo atera zen arren, erresidentziako zuzendariak Ertzaintzari deitu zion eta kanpoan zeudela musikarietako bi identifikatu zituzten.

Bizkaiko Mugimendu Feministak "kontzertu klandestinoa" egin zuen Bilboko Olinpia Egoitzan, erresidentzietako langileei elkartasuna adietazteko. Kontzertua oso ondo atera zen arren, erresidentziako zuzendariak Ertzaintzari deitu zion eta kanpoan zeudela musikarietako bi identifikatu zituzten.

Erresidentzietako langileek urtebete daramatate borrokan, inbisibilizaturik eta baloratu gabe dagoen esparru batean.

Zaintza lanak ez omen dira produktiboak sistema honentzat eta lan feminizatuak izaten dira maiz, jendartearen rol banaketan horixe tokatu zitzaigulako emakumeoi. Baina, nork sostengatzen du bizitza? Hori ez al da garrantzitsua? Lana feminizatzeak daukan ondorio zuzena da langile
hauek de facto pairatzen duten prekarietatea, desbalorizazioa eta inbisibilizazioa.

Lan erreproduktiboak ez omen dira horren errentagarriak baina egia borobila eta agerikoa da Diputazioa kontu honekin egiten ari den negozioa, patronala diren enpresetatik dirua irabaziz, aitzakia merke eta egoeraren manipulazioa erabilita, emakumeak zuzenki iraintzen eta
euren borrokari zilegitasuna kentzen saiatuz.

Hori guztia salatzeko eta Bizkaiko erresidentzien borrokari bultzada bat eman eta elkartasun keinu bat egiteko erabaki zuen Mugimendu Feministak kontzertu klandestinoa egitea.