#erresidentziakborrokan Bilboko Udalaren debekuaren aurrean

2017/05/25

ELA sindikatuak demanda bat aurkeztuko du Bilboko Udalaren aurka, biltzeko eta manifestatzeko eskubidea urratzeagatik. Langile grebalariek elkarretaratzea egin dute Bilboko Udalaren aurrean, azken horrek Arriaga plazan gatazkaren inguruko informazioa emateko karpa bat jartzea galarazi duela salatzeko.

Zahar-egoitzetako langileei Arriaga Plazan gatazkari buruzko informazio-gune bat jartzea debekatu die Bilboko Udalak

2017/05/25

ELA sindikatuak demanda bat aurkeztuko du Bilboko Udalaren aurka, biltzeko eta manifestatzeko eskubidea urratzeagatik. Langile grebalariek elkarretaratzea egin dute Bilboko Udalaren aurrean, azken horrek Arriaga plazan gatazkaren inguruko informazioa emateko karpa bat jartzea galarazi duela salatzeko.

Bizkaiko erresidentzietako langileek kanpaldia egingo dute Bilboko Arenalean

2017/05/22

Greban dauden zahar-egoitzetako langileak beraien protesta Bilboko Areatzara eramango dute. Bertan, akanpada bat egingo dute, maiatzaren 26tik 28a bitartean (ostiraletik igandera). Egoitzetako greba hasi zenetik 15 hilabete baino gehiago igaro dira eta lan eta giza gatazka hau sozializatu eta gizartearen atsekimendua lortu asmoz, akanpadan hainbat ekitaldi izango dira .

Artxandako Caser erresidentziako langileak mehatxatu dituzte greba egiteagatik

2017/05/16

Artxandako Caser erresidentzian (Gesca-Cebek patronalari lotutako zahar-etxea) greba egiten ari ziren langileen kontrako kanpaina jarri dute martxan, betiere, beharginengan beldurra eragiteko asmoz. Kontuan hartu behar da, zehar-egoitza horretan grebaren jarraipena %100ekoa dela. Zuzendaritza berriak langileak mehatxatu ditu, kaleratuak izango direla jakinaraziz. Ildo beretik, lau zigor jarri dizkiete langileei, egoiliarrek janari gehiago eskatu dutenean eman izan dietela argudiatuta. Are gehiago, inongo oinarririk ez duten beste hainbeste gauza leporatu dizkiete beste 9 langileri.

ELAk demanda jarri dio Bizkaiko Foru Aldundiari, greba eta askatasun sindikalerako oinarrizko eskubidea zahar-egoitzetan urratzeagatik

2017/05/12

Enpresa esleipendunei urtebetez ordaintzen jarraitu du, eskaini gabeko zerbitzu batengatik, eta horrek ondorio larriak ekarri dizkie grebalariei eta zerbitzuko erabiltzaileei. Demanda gaur agurkeztu du ELAk Bizkaiko epaitegian. ELAren datuen arabera, aldundiaren jokabidea dela-eta egoitzetako enpresa titularren etekinak greban zehar, urritu beharrean, hazi egin dira grebari esker, 5 milioi euro baino gehiago.

ELAren erantzuna CEBEk patronalari: Bizkaian badira 35 orduko lanaldia duten zahar-egoitzak

2017/05/11

CEBEK patronalaren Idazkari Nagusi Francisco Javier Aspiazuk baieztatu du erresidentzien sektoreko langileen lan-ordutegia 35 ordukoa izango balitz, enpresa eta senideek ezingo lioketela egoera ekonomikoari aurre egin. Baieztapen horren aurrean, ELAk argi utzi nahi du Bizkaian dagoeneko badagoela dozena bat erresidentzia 35 orduko lanaldia dutenak eta erabiltzaileek ez dutela gehiago ordaintzen horregatik.

Bizkaiko udal erresidentziak: %60ko behin-behinekotasuna eta pribatizazio arriskua

2017/05/10

Bizkaiko udal erresidentzietako behin-behinekotasuna eta pribatizazio-arriskua ikaragarri handia da. Gizarte zerbitzuen Legek sorturiko ezjakintasunaren aurrean, ELAk, Bizkaiko Foru Aldundiari eta EUDELi bilera eskaera luzatu dio. Eskaera hauek ez dizkigute erantzun eta udal erresidentzien defentsan mobilizatuko da.

ELAk demanda jarri die Bizkaiko 6 zahar-etxeei, gutxieneko zerbitzuak beren kabuz are gehiago zabaltzeagatik

2017/05/04

ELAk demanda jarrri du Bilboko Lan-arloko Epaitegian, oinarrizko eskubideen babesa eskatuz, grebarako eta askatasun sindikalerako oinarrizko eskubidea urratzeagatik. Sei enpresak beren kabuz zabaldu dituzte gutxieneko zerbitzuak, zahar-egoitza horietako langileen %90ak greba-eskubiderik gabe utzi arte.

Egoitzak

Durango

  • Askatasun Etorbidea 5. Apdo.183 48200
  • 94 621 76 80

Ermua

  • Goenkale, 9 48260
  • 943 17 60 15

Gernika

  • Urkieta 9, 1º izda. 48300
  • 94 627 00 53

Ondarroa

  • Artabide 12-1C 48700
  • 94 683 25 15