Greba-eguna Eroskiri telemarketing zerbitzua ematen dion azpikontratatutako Wiside enpesan

2017/05/02
Hitzarmen duin baten alde greba egin dute gaur Wiside enpresako langileek. Izan ere, Eroskiri telemarketing zerbitzua ematen dion Wiside azpikontratak estatuko telemarketing sektoreko hitzarmena aplikatzen du. Telemarketingeko sektorea ikusezina da lan-merkatuan eta enpresa-eliteak horretaz baliatzen dira lan-balditza onartezinak inposatzeko setore feminizatu honetan.

Greba-eguna izan da gaurkoa Wiside Telecom enpresan, alegia, Eroskirentzat telemarketin zerbitzua ematen duen Wiside azpikontratan. Helburua argia: lan-baldintza duinak lortzea.

 

Wiside Telecom enpresaren jarduera telemarketinga da. Egun 1000 langile inguru ditu (%70 baino gehiago emakumeak) bezeroen arreta-zerbitzua emateko, batik bat Eroskirentzat, baina baita Lagun Arorentzat ere. Enpresa-batzordea ELAko 9 ordezkarik osatzen dute, eta 2016 amaieran enpresako hitzarmena negoziatzeko prozesua abian jarri zuten estatuko telemarketin sektoreko hitzarmenak inposatzen dituen lan-baldintza kaskarrak hobetze aldera (urtean 14.000 € inguruko batez besteko soldatak dituzte).

 

Wiside enpresa Versia taldekoa da, eta taldeko enpresa batzuek Eroskiri administrazio-zerbitzua ematen diete, kasu honetan Bizkaiko Bulegoen hitzarmena aplikatuz, estatuko telemarketinekoa baino askoz hobeak diren lan baldintzekin. Negoziazio prozesua hasi zenetik ez dute ezer negoziatu nahi izan, ez Eroskik, ezta Wisidek berak ere. Eroskiri dagokionez, ELAtik bilera batera deitu genion bi gauza eskatzeko: azpikontratatatutako zerbitzuan enpresa aldaketarik balego bermea eskaintzea, enpleguan eta negoziazio prozesuaren amaieran adostuko genituen lan baldintzetan. Eroskik ezezkoa eman zigun, bai enpleguaren gaian, baita lan baldintzenean ere. Wisideri dagokionez, hasieratik esan zigun ez zegoela prest enpresako-hitzarmena negoziatzeko, eta ordutik ez du inolako hobekuntza azpimarragarririk eskaini.

 

Egoera honen aurrean, eta hainbat elkarretaratze egin ondoren, langileek mobilizazioak gogortzea erabaki zuten maiatzaren 2rako greba eguna deituz. Deialdiaren aurrean, enpresa saiatu da greba ezerezean uzten 12 langile enpresaz aldatuz (2 ordezkari barne) eta talde honi Bizkaiko Bulegoen hitzarmena aplikatuz. Edonola ere, langileek argi dute, hobekuntak guztiontzat nahi dituzte.

 

Gaurko greba eguna erabat arrakastatsua izan da Eroskiko bezeroen arreta-zerbitzuan, eta negoziazioan ez badago aurrerapausorik, langileek ez dute baztertzen greba-egun gehiago egitea.

 

Telemarketineko sektorea ikusezina da lan-merkatuan eta enpresa-eliteak horretaz baliatzen dira lan-balditza onartezinak inposatzeko setore feminizatu honetan. ELAk egoera hori salatu nahi du, eta grebalariak zoriondu nahi ditu negoziazio kolektiboaren estatalizazioari aurre egitea erabaki dutelako.