Albisteak

Lezako Ospitalean elkarretaratzea pribatizazioa salatzeko

2017/03/21

Gaur Lezako Ospitalearen aurrean elkarretaratzea deitu dute sindikatuek pribatizazio berri bat salatzeko, oraingoan ospitale honetako ikuztegiarena. Bertan, Osakidetzaren negozio-politika aldatu arte mobilizatzen jarraitzeko asmoa dutela azpimarratu dute.

Osakidetzan 215 kontratu azken lau urteetan

2017/02/27

Orain dela hilabete bat langile batek azken lau urteetan izandako 141 kontraturen kalteordaina exijitzeko eskaera egin zuen ELAk. Hori gainditzerik ez zegoela uste genuen, baina asteotan bi erreklamazio berri jarri ditugu, batean 215 kontraturen erreklamazioa egingo dugu eta bestean 197rena.

ELAk Osakidetzako garapen profesional eredua berraztertzea eskatu du

2017/02/22

ELAk 2011ko garapen profesionaleko deialdiak etetearen aurka otsailaren 28an egindako eskariaren aurrean erabaki bat hartzeko epaiketa burutuko da. Garapen profesional eredua berriz aztertzea eta konponbidea adostea eskatu du ELAk. Izan ere, negoziaziorako borondate faltaren ondorioz, 100 milioi euro ere daude jokoan.

Mobilizazioak Osakidetzako pribatizazioen aurka

2017/02/21

Osakidetzak jarraitzen du osasun-zerbitzuak pribatizatzen, eta gure osasun-sistema murrizten. Hori dela-eta, ELA, SATSE,LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuok berriro hasiko gara mobilizazioak antolatzen, politika horren aurka; zeren politika horrek gehiago begiratzen du interes pribatuengatik, herri-onuragatik baino.

Martxoaren 22an greba EAEko Hezkuntza Publikoan

2017/02/17

Azken urteotan Iruñea eta Gasteizko gobernuek ezarritako murrizketek, hezkuntza inbertsio erabat eskasek eta inposaturiko hezkuntza erreforma basatiek egoera larrian utzi dute gure hezkuntza. Hezkuntza Publikoko lan-badintzak hobetu eta berdintasuna eta heziketa integralaren bidean hezkuntza publikoa ardatz izango duen politika exijitzeko grebara deitu dugu ELA, LAB eta STEILAS sindikatuok.

Eusko Jaurlaritzak prekarietatea betikotu nahi du irakaskuntza publikoan

2017/01/25

Hezkuntza publikoko 9.500 behin-behineko irakasle plazetatik 740 besterik ez ditu EPEra aterako gobernuak %38ko behin-behinekotasuna betikotuz. Gaur zehaztu duten EPE deialdi honek, sindikatuen salaketari eta Europako epaiei muzin eginez, nabermen uzten du Eusko Jaurlaritzak ez daukala berak sortu duen egoera hau konpontzeko inolako borondaterik

XXVI promozio deialdia

2017/01/19

Ertzaintza XXVI EPEa ikastaroa: proba psikoteknikoen prestakuntza: Aurrematrikula: martxoak 4 tik apirilaren 15 era. Matrikulazio egitea: apirilaren 18 tik 26 era

ELAk Udalari, Jaurlaritzari eta Kristau Eskolari Barakaldoko La Milagrosa ikastetxeari irtenbide bat ematea eskatzen die

2017/01/16

Barakaldoko La Milagrosa itunpeko ikastetxea bere itxiera eragin dezakeen egoera baten aurrean da. Egun 350 ikasle inguru eta 39 langile zuzen eta beste hainbat azpikontratatu dituen ikastetxe hau Karitatearen Alaben Lagundiak kudeatzen du. Arazo nagusia alokairua ordaintzeko ikastetxearen gaitasun ezan datza, izan ere, azkenengo urteetan haren igoera etengabekoa izan da eraikinaren jabe den Miranda Fundazioaren aldetik (2014rarte 8.600€tik 2015tetik aurrera 20.600€ra igo da).

Bizkaiko Osakidetzako larrialdieetan kolapsoa

2017/01/03

ELAk goizeko lehenengo orduetatik Bizkaiko Ospitale nagusiak pairatzen ari diren larrialdien kolapsoa salatzen du, ospitaleetan irekiak utzi dituzten ohe kopuruak ez baitira nahikoak eta gaixo asko ospitaleratzearen zain daude.

ELAk Eusko Jaurlaritzari exijitzen dio berehala bueltatu dezan 2012an kendutako aparteko ordainsaritik falta den %50a

2016/12/30

Eusko Jaurlaritzak aparteko ordainsariaren inguruan egindako adierazpena dela eta, asanez ekaineko ordainsaria berriro aurreratuko duela eta urtarrilean ordainduko duela, ELAk eskatzen dio Eusko Jaurlaritzari beharreko aurrerapausoak eman ditzala galdutako erosahalmena berreskuratzeko eta berehala ordaindu dezala 2012an kendutako aparteko ordainsaritik falta den %50a, gainerako administrazioek egin izan duten bezala.

Bizkaiko lehen arreta: Gabonetan itxita

2016/12/16

Abenduaren jai-zubia saiakuntza-banku bat izan da, horrek aditzera eman digu zein-nolako arreta izango dugun Eguberritan. Ondorioa argia da, Bizkaian ez da lehen arretarik izango, ez bada larrialdi-zerbitzuen laguntza hutsa. ELAk elkarretaratze bat antolatu du Bilbon, egoera hori jendaurrean salatzeko.

EAEko Auzitegi Nagusiak Osakidetzaren aurkako kondena berretsi du, behin-behineko kontratazioan egindako iruzurragatik

2016/12/15

EAEko Auzitegi Nagusiak Europako Batasuneko Justizia Auzitegiaren epaia berretsi du. Epai haren bidez iruzurrezkotzat jo zen Osakidetzaren behin-behineko kontratazioa, eta kontratazio-mota horri mugak jarri zitzaizkion. Era berean, Eusko Jaurlaritzak defendatutakoaren aurrean, langile funtzionario eta estatutarioen kontratuak iruzurrik gabe bukatutzat ematean ere kalteordaina jasotzeko eskubidea dutela aurreratu du.

Osakidetzak berruri utzi ditu erizainak legez kanpo

2016/12/05

Botikak emate, erabiltze eta baimentzeari buruzko abenduaren 23ko Dekretuaren ondotik ondoeza nagusitu da erizainen artean; gainera, 7/2016 Jarraibidearen eraginpeko profesionalak ere hasi dira mobilizatzen. Jarraibide horren indarraldia eten du kautelaz Administrazioarekiko Auzietako 2 zk.ko Epaitegiak, harik eta epaia emango den arte. Osakidetzak, bere aldetik, ez du besterik egin protestak isilarazten eta ezkutatzen saiatzea baino.

Osakidetzak Bilboko lehen arretako zerbitzua kenduko du Gabonetan

2016/12/05

Osakidetzak Bilboko lehen arretako zerbitzu arrunta aste honetan eta Gabonetan kendu ditu, Basurtoko EAGa itxi du eta mediku lan prekario berri bat asmatu du. Salbuespeneko egoera hau mediku faltaren ondorio da, ELAk urteak daramatza belaunaldi aldaketa egiteko lan egitea eskatzen, zer gertatuko da erretiro kopuruak handitzen direnean?

Europako epaiak: ebentualak, adi!

2016/11/04

ELAk ikusi du Osakidetzako Erakunderen batean, “aldi baterako zerbitzu zehatzak egiteko” kontratuak luzatu beharrean, kontratu berriak egin dizkietela pertsona horiei. Egoera horretan dauden pertsonek lehen kontratua bukatutzat eman behar dute eta hilabeteko epea dute bukaera hori errekurritzeko.

LOMCEren gairik atzerakoienak berdin mantentzen dira

2016/10/27

Rajoyk errebalidak behin behinean balirio akademikorik gabe uzteko konpromisoa agertu du, hezkuntza paktu bat lortu arte, behintzat. LOMCE, gainerako gai guztietan berdin mantentzen direla azpimarratu du ELAk.

Milaka langile, guraso eta ikasle mobilizatu dira gaur LOMCE eta Heziberriren aurka, murrizketak salatzeko eta Euskal Herrian gure hezkuntza sistema garatzeko

2016/10/26

Gaur, urriak 26, ELA eta STEILAS sindikatuok Hego Euskal Herriko ikastetxeetan ordubeteko lanuztea eta elkarretaratzeak deitu ditugu unibertsitatez kanpoko irakaskuntzan, bai publikoan baita itunpekoan ere. Goizeko lehen orduan dozenaka ikastetxek burutu dituzte lanuzteak eta elkarretaratze jendetsuak. Arratsalderako deituriko manifestazioetan jendetza bildu da lau hiriburuetan.

Lanuztea eta mobilizazioa eguna Euskal herriko Irakaskuntzan

2016/10/26

Gaur , urriak 26, ELA eta STEILAS sindikatuok ordu beteko lanuztea deitu dugu Euskal Herriko Unibertsitatez kanpoko irakaskuntza publiko zein pribatuan - ikastola pribatuak eta ikastetxe erlijiosoak barne-. Deialdia arrakastatsua izan da eta Goizeko lehen orduan Euskal Herriko dozenaka ikastetxeetan lanuzteak eta elkarretaratzeak burutu dituzte langileek. Guraso eta ikasleen  partehartzea ere aipagarria da