EPE Irakaskuntza 2017 EAE

Eusko Jaurlaritzak 2017rako oposizio proposamena egin du. Deialdia soilik maisu-maistren kidegorako izango da eta 740 plaza besterik ez, Espainiako Gobernuak ezarritako birjartze-tasa aitzakia harturik. ELArentzat proposamena denbora nahikorik gabe egina eta guztiz eskasa da irakaskuntza publikoan beharrezko diren lanpostu kopurua eta egonkortasuna bermatzeko. Afiliazioak horrela eskatuta ikastaroak antolatu ditugu Programazio Didaktikoa prestatu ahal izateko eta gai-zerrendak eskuratzeko laguntza berezia eskainiko dugu.

Egun behin-behineko kontratua duten irakasleen lanpostua egonkortzeko, azken urteetan murrizturiko lanpostuak berreskuratzeko eta gure hezkuntza sistemak dituen behar eta erronkei modu egokian aurre egiteko, 7.000 lanpostutik gora atera beharko lituzke jaurlaritzak sindikatuekin adosturiko deialdi publikora. Horren ordez, beste behin ere, 740 plazetako deialdi pirrikoa luzatu du, ordea.

ELArentzat jaurlaritzaren proposamena denbora nahikorik gabe egina eta guztiz  eskasa da. Izan ere 2016ko abenduaren amaieran eginiko proposamena da, ekainean egin beharreko frogak ongi prestatzeko apenas denborarik utzi gabe eta inola ere ez ditu asetzen irakaskuntza publikoak dituen plantila beharrak.

Hala ere, hainbat afiliatuk horrela eskatuta, aurrekoetan egin dugu moduan, ELAren lokaletan ikastaroak antolatuko ditugu gure afiliatuentzat Programazioa eta Unitate Didaktikoak prestatzen laguntzeko, eta jada hainbat editorialekin harremanetan gaude gai-zerrenda edo temarioak eskuratzeko afiliatuek erraztasunak eta %30eko beherapena izan dezaten.

  • Eusko Jaurlaritzak 2017/01/20ean bidalitako informazioa (egin klik hemen)
  • Ekainaren 17an Barakaldoko BECera azterketa egitera joateko ELAk autobusak antolatu dituen (izen ematea itxita).

 

Autobusak BEC-era

Geltokiak eta izen-ematea

 

Ikastaroak

Gai-zerrendak

Ikastaroen informazioa

Gai zerrendak eta prezioak

Ikastaroetan izen-ematea

Gai-zerrenden eskaera

 

Eusko Jaurlaritzak deialdia 2017ko otsailean egingo du.

 

Eusko Jaurlaritzak bere EPE deialdia Haur eta Lehen Hezkuntzara mugatzen du. Espainiar estatuak ezarririko birjartze-tasa atzakia harturik 740 plaza besterik ez ditu iragarri. Hauek dira deialdian sartuko dituen espezialiatateak eta plazak:

Espezialitateak 2. Hizkuntza Eskakizuna Guztira
Librea Elbarritasuna
Haur Hezkuntza 211 16 227
Lehen Hezkuntza 234 18 252
Ingelesa 53 4 57
Gorputz Hezkuntza 34 3 37
Musika 33 3 36
Pedagogia Terapeutikoa 98 7 105
Entzumena eta Hizkuntza 24 2 26
GUZTIRA 687 53 740

 

Datak:

  • Eusko Jaurlaritzak deialdia 2017ko otsailaren 20 eta 28 artean egingo du.
  • Hautagai moduan izena ema eta merezimenduak aurkezteko epea: Deialdia argitaratzen denetik 20 egun naturaleko epean.
  • Programazio Didaktikoa aurkezteko epea: Maiatzean (zehazteke).
  • Oposizio aldiko frogak: Ekainetik aurrera (ebazpen berezia argitaratuko da frogen lekua eta datak zehaztuz).

 

Programazio Dikaktikoa eta Unitate Didaktikoak garatzeko erreferentziazko curriculumak ondorengoak izango dira:

  • Haur Hezkuntza:
    • LOMCE-Heziberri 237/2015 Dekretua, abenduaren 22koa, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa (EHAA, 2016-01-15)
  • Lehen Hezkuntza:
    • LOMCE-Heziberri 236/2015 Dekretua, abenduaren 22koa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena (EHAA, 2016-01-15).

 

Gai-zerrenda aplikagarriak:

Haur eta Lehen Hezkuntzako gai-zerrenden indize osoak (egin klik hemen)

  • Haur Hezkuntza:
    1993ko irailaren 9ko Agindua
    ,
    Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoetan zenbait espezialitaterako sarrera, espezialitate berrien eskuratze eta mugikortasun-prozeduretan agindu behar dituzten irakasgai-zerrendak onartzen dituena, ekainaren 4ko 850/1993 Errege-dekretuak arautuak (1993ko irailaren 21eko EAOa).
    Oharra: Gai-zerrenda aplikagarriak aipatutako Aginduan argitaratzen dira, A zatiari dagokiona; eta horietako bakoitzaren B zatian bildutako gaiak ez daude indarrean.

 

  • Lehen Hezkuntza:
    Martxoaren 12ko ECI/592/2007 Aginduaren eranskina. Agindu horren bidez onartzen da Maisu-maistren kidegoaren Lehen Hezkuntzaren espezialitaterako sartzeko prozedurak eta espezialitate berriak eskuratzeko prozesuak arautu behar dituzten gai-zerrendak, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuak araututakoak.

 

  • Gainerako Espezialitateak:
    1993ko irailaren 9ko Agindua, Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoetan zenbait espezialitaterako sarrera, espezialitate berrien eskuratze eta mugikortasun-prozeduretan agindu behar dituzten irakasgai-zerrendak onartzen dituena, ekainaren 4ko 850/1993 Errege-dekretuak arautuak (1993ko irailaren 21eko EAOa).
    Oharra: Gai-zerrenda aplikagarriak aipatutako Aginduan argitaratzen dira, A zatiari dagokiona; eta horietako bakoitzaren B zatian bildutako gaiak ez daude indarrean.