103M bilera

2017/01/26
Gaur, urtarrilaren 26a, Erandion egin da Negoziazio Mahaiaren Bilera

Gai-zerrenda honakoa izan da:

1.- LZ-aren aldaketa

ELAk IA-eko lanpostuak gehitzearen aurka dago, eta, berriro ere,
ML-etan bihurtzea exijitu dugu. Goi-zuzendaritzakoak ez beste guztiak.
Halaber,  lanpostu batzuen funtzio eta ardurak aldatu eta/edo gehitu
egin direnez, berriro aldarrikatzen dugu lehenbailehen Lanpostuen
Balorazio berri bat egitea.
Aldaketen zirriborroak 12 Unitate eta Arlori eragiten die, eta
behin-betiko agiria datorren otsailaren 6an egingo den bilera baino
lehen emango zaigu.

2.- Zerbitzu-Eginkizunetarako deialdia.

ZE- bidez beteko diren lanpostuetako egingo den deialdiaren
zirriborroa ematen digu, eta bertan ez dira agertzen zenbat izango
diren. Lanpostu hauek izango dira: HS, IKI, ZZ, eta beste 19
lanpostuetako kodeak (4 IA eta 15 Berariazko Meritu-Lehiaketa
bidezkoak).
Behin-betiko agiria eta lanpostuen zenbatekoa hitz ematen digute gertu
egongo dela otsailaren 6a baino lehen.

ELAk kritikatu du Hizkuntza-eskakizunik eta plazarik gabe daudenen
arazoa oraindik ere konpondu gabe egotea. Aurreko deialdian
horretarako proposamen bat egin genuen-eta.

Oraingo honetan IKI pertsonalak parte hartu ahal izango badu ere,
aurreko deialdiaren diskriminazioa konponduz, IKI eta HS-eko agente
maila dutenentzat baino ez da izango.

3.- ZAM (SAM) pertsonalentzat hautatze-epearen aldaketarako Akordioa.

ELA ez dago egoera hobetuko duen edozein aldaketaren kontra, nahiz eta
ez duen bat egiten ZAM aukerari heldu dion pertsona eta
Unitate-Burutzaren adostasuna behar izatearekin.
Lehen bezala orain ere, Akordio Arautzailearen edukiak osorik
negoziatzearen aldekoak agertzen gara, 2013tik dagoena luzatuz, ez
bada 2012tik betetzen ez den zatia. Hori aurrera eramateko,
aldarrikatzen dugu borondate politikoa eta ertzain guztion ordezkariei
zor zaien errespetua; baita ere, nola ez, 2010ean Mahai Orokorreko
Akordioa eta Indarrean dugun Akordio Arautzailea oso-osorik betetzea.
Era berean, eta Sailburuordeak Mahai Orokorrean erabakitzen denari
lotuta dagoela esanez ipintzen duen aitzakiaren aurrean, gogorarazten
diogu Polizia Legearen 103. artikuluak akordio horretan adostutakoak
hobetzea ahalbidetzen duela.

4.- Ordutegi eraentza.

A.A-aren 16.6 artikuluan jasotako eskubide bat denez, PRECOn hartutako
konpromisoaren aurrean Saila behartuta egon da egutegiak negoziatzera.
Horrenbestez, lan-bileretako deialdiak laster egiteko asmoa agertu du.

ELAk honako hau eskatu du:
Bileren aktak jasotzea; proposatu diren egutegi guztiak negoziatzera
ipintzea (ELAk eta CCOO-ek bakarrik aurkeztu dituzte garaiz eta behar
den forman); eta, akordioa balitz, berehalakoan ezarri beharra
adostea.

5.- Eske-galderak

ZEBITZUENGATIK EGINDAKO KALTE-ORDAINAK.- Eusten diote ezarritako
ohartarazpen moduak eta Erandion agiriak erakusteak gure defentsa
erraztea  eta "mesede bat egitea" dela. Gainera, diote, Prozedura
Adminitratiborako Legearen aldaketa berriak kontuan hartuta legezkoa
dela horrela egitea; eta ez duela urratzen Ertzaintzako Zuzendariak
egindako ohartarazpena (posta-elektronikoa aktibatzea borondatezkoa da
dioena), eta, hortaz, joan-etorrietarako inolako kalte-ordainik ez da
emango.

PKU LABORATORIOAREN ITXIERA ETA IREKITZEA. ANALISI ESPEZIFIKOAK.-
Salatzen dugu informazio- eta gardentasun-falta. Itxita egon den
bitartean aldaketak egin dira, dena ondo zegoela uste zenean eta
pertsonalaren osasunean eraginik ez zuenean. Lan-Osasunerako
Batzordeari berehala txosten bat ematea exijitzen diegu, eta hitz
emandako bilera bereziaren deialdia egitea ere bai. Bide beretik,
exijitzen diegu analisi espezifikoak egiteko egin diren eskaera
pertsonal guztiei erantzuna ematea ere. Zuzendariak otsailaren 13an
ofizialki egitera dei egiten du.

MANPARAK KENTZEA, ITZALALDIAK.- ELAk berriro ere exijitzen die
segurtasun-maila gutxitzea aholkatzen duen Segurtasun Plan Zuzendaria
idatziz ezagutzeko aukera izatea; neurri horiei uko egiten die.

UKAPENAK.- Baimen-egunak ukatzeko erabili beharreko irizpide bateratua
eskatzen da (Q, MV, V6...). Eskatu ondoren onartu eta disfrutatzeko
planifikatu diren kasuetarako da eskaera hau. Sailburuordeak dio kasu
zehatza begiratu beharko dela, baina ukatzekoak direla dio,
horretarako arrazoia baldin badago.

GURENETERA SARRERA, PRESTAKUNTZA ETA DENBORA.-  Aplikazio-informatiko
berrien erabilerarako prestakuntza premia dagoela azaldu da, eta,
baita, lan-orduen barruan agiriak-eta kontsultatu ahal izateko debora
jakin baten premia ere (instrukzioak, ohartarazpenak...). Hitz ematen
dute gai hau aztertuko dutela.

AUTOMOBIL-PARKEA.- Sailburuordeak baieztatzen du, inolako aldaketarik
zortzen ez bada behintzat, bereizgarriak dituzten autoak entregatuko
duten epe eta kopuruak: 150 turismo, 50 lur-orotako, 35 furgoneta,
hauek 2017. urtearen amaierara. Beste hainbeste, hots, kopuru eta mota
berdinak, 2018ko udaberri-uda aldera. Bien bitartean exijitu diegu
mantenimenduaz arduratzen diren pertsonala gehitzea Unitate guztietan.