error while rendering plone.htmlhead.socialtags

Ertzaintzako absentismoa — ELA Sindikatua

Ertzaintzako absentismoa

2017/02/22
ELA ez dator bat kolektiboaren adina dela Ertzaintzako absentismoaren arrazoi nagusia. Bai ordea, Segurtasun Sailak daraman kudeaketa okerra

Sindikatuaren iritziz adina izan daiteke Ertzaintzako absentismo-maila jakin baten arrazoia, baina ez arrazoi nagusia. Segurtasun Sailaren Zuzendaritzaren aldetik daramaten kudeaketa okerra da, batez ere, horretarako arrazoia.

Segurtasun Sailak egiten duen pertsonalaren kudeaketa okerra da: egin-eginean ere,  baja hartzen duen ertzaina zigortuz konpondu nahi izan du. Eta, neurri hori berriz, argi gelditu da, ez dela egokia, ez eta eraginkorra.

ELAk gaiari buruz egindako azterketa eta gero, absentismoaren arrazoiak honako hauek dira:

  • Segurtasun Sailak, 2013. urtean, antolaketa anabasa nabarmena sortzen duen eredua ezarri zuen, batez ere ikerketa arloan, pertsonalaren prekarietatea eraginez: geografi- eta funtzio-mugikortasuna eta erabateko erabilgarritasun-egoera.
  • Eragiketa-errekurtsoei egutegi ezegokia ezarri zaie. Egin behar dituzten joan-etorriak hirukoiztuz, eta atsedenak, berriz, oso larriki murriztuz. Gainera, pertsonal aldetik, lana prekarioa bihurtu da, ia entrenamendurik gabea.
  • Prebentzio-zerbitzuak ez du ertzainen osasuna zaintzen. Adibiderako balio beza II.OO eta polizia-zientifikoan Lan arriskuen Prebentziorako Legearen urraketak direla-eta sindikatu honek ipinitako salaketak. LAZLZan ertzain batek hiru pneumonia izan ditu aretoko aire-egokituaren arazoa konpontzeko neurriak hartu gabe. Lan-istripu hilgarriak edo oso larriak gertatu dira, eta prebentzio-zerbitzuak gertatutakoari buruz ez du inolako txosten-espezifikorik egin, are gutxiago horrelakoak ekiditeko neurri egokiak bilatu.
  • Egunero-egunero lan egin behar duten auto-parkea, berriz, zaharkitua eta kilometro askokoa da; eta horrek osasun arazoak eragiten dizkie (bizkarra…).
  • Euren etxetik oso urrun lan egiten duen kolektibo esanguratsu bat dago. Lantokira joateko autoarekin kilometro asko egin behar dituzte.
  • Karrera-profesionalaren diseinuaren falta dago. Eta, hori ez egoteak sortzen duen etengabeko bat-batekotasun egoerak ezinegona eragiten du.
  • Polizia lanak berezkoak dituenak: txandakako lana; ordutegi-malgutasuna; stand by egoerak ; estresa; antsietatea; egoera meteorologiko oso muturrekoetan lan egin beharra; etab…

ELArentzat hauek dira Ertzaintzako absentismoaren arrazoi nagusiak, eta ez besteak. Hortaz, Sailari exijitzen diogu: zuzendu dezala  orain arte daraman kudeaketa ezin okerragoa; lan-osasun arloko legedia zorrotz bete dezala; eta, segituan,  atzera egin dezala behin-behineko lan-ezintasunagatik egiten duen soldata murriztearekin, bajan erortzen den ertzaina oso era larrian zigortzen baitu.