Ustezko legez kontrako atxilotzeagatik, lau ertzain inputatuak

2017/05/15
Ustezko legez kontrako atxilotzeagatik, lau ertzainei egiten zaien inputazioa eta fiskaltzak bost urtetarako espetxe-zigor eskariaren aurrean, ELA-Ertzaintzak zera adierazi nahi du:
  • ELA-Ertzaintzatik lau ertzain horiei erabateko babesa ematen diegu. Eta, aldi berean, gure lankide horien errugabetasun-presuntzioa defendatzen dugu. Hori argi utzita, une honetan Justizia Jauregiaren aurrean elkarteratzea egitea ez dugu uste egokia denik; ez eta ikerketa hau jatorrian duen aktuazioari buruzko balorazio publikoa egitea ere.

  • ELA-Ertzaintza zelatan egongo da ikerketa horretan ikertuak diren pertsonen eskubide urraketarik eman ez dadin, eta gertatutakoa argi gera dadin.

  • Beste behin ere, Ertzaintzak bere polizia-lana behar bezala aurrera ateratzeko egokiak dituen bitarteko eta prestakuntza ematea exijitzen diegu Segurtasun Sailari, batez ere ikerketa arloan. Oinarrizko eskubideen defentsan lehentasuna ipinia duen polizia demokratiko batek, lan hori aurrera eramateko, premiazkoa du nahiko kidez hornitua egotea, eta prestakuntza egokia izatea. Kide- eta prestakuntza-gabeziek ertzainak babesgabe uzten ditu, oraingo honetan ikusi den bezalaxe. Bere garaian, ELAk, ErNErekin batera, Fiskatza Nagusiari jakinarazi genion gure kezka oraingo hauek bezalakoak gerta zitezkelako. Esan gabe doa, ertzainengan oso ondorio larriak eragiten dituztenak, hain zuzen ere.