Berriro ere oso jarraipen zabala izan du unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan gaurko deituriko grebak

2017/05/23

Martxoaren 22 eta maiatzaren 16 eta 20ko greba eta mobilizazioei jarraipena emanez, gaur ere milaka langilek egin dute bat greba deialdiarekin eta kalera irten dira murrizketa politikak alde batera utzi, lan-baldintzak hobetu eta pertsonen eta jendartearen garapen integrala lehentasun izango duen hezkuntza publikoa aldarrikatzera.

Maiatzaren 23an lanuzteak EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan eta haurreskoletan

2017/05/22

ELA, LAB eta STEILAS sindikatuon ustez, ezinbestekoa da Eusko Jaurlaritza azken urte luzeetan inposatzen ari den murrizketak eta hezkuntza politika errotik aldatzea eta honek guztiak egungo hezkuntza publikoan eta haurreskoletan sufritzen ari garen egoerari buelta ematea.

Milaka langile, ikasle, familia eta herritar irten dira kalera egungo hezkuntza publikoaren egoera salatzera eta bestelako hezkuntza politika aldarrikatzera

2017/05/20

Hezkuntza komunitatea osatzen dugun milaka pertsonek argi adierazi diogu gaur Eusko Jaurlaritzari hankak lurrean ditugula eta gure aldarrikapenak erabat errealistak izateak gain erabateko zilegitasun eta babesa dutela. Egoera honi heldu eta irtenbidea ematea lehentasun kontua eta erabaki politikoa da. Horregatik langile, ikasle, familia eta herritarron aldarrikapenak aintzakotzat hartu, hezkuntza lehentasun bihurtu eta bide honetan pausoak ematen hastea eskatzen diogu Eusko Jaurlaritzari.

Sindikatuek greban parte hartu duten milaka langileren arazoei heltzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari

2017/05/17

Sindikatuek milaka langilek plazaraturiko arazoei heltzeko eskatzen diote Eusko Jaurlaritzari eta ez dezala arreta desbideratu grebaren jarraipen datuen inguruko eztabaidara. Atzo unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko eta Haurreskolak Partzuergoko erabateko ordezkaritza dugun sindikatuok deiturik, beste behin ere milaka eta milaka langilek gure hezkuntza sistemak dituen arazo nagusienak mahai gaineratu genituen.

%80 inguruko jarraipena izan du unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan gaurko deituriko grebak

2017/05/16

Martxoaren 22ko grebari jarraipena emanez, gaur ere milaka langile irten dira kalera murrizketa politikak alde batera utzi, lan-baldintzak hobetu eta pertsonen eta jendartearen garapen integrala lehentasun izango duen hezkuntza publikoa aldarrikatzera.

Xabi Irastorza: "hezkuntza sistema hobe baten alde borrokatzen ari gara"

2017/05/15

ELAko irakaskuntza arduradun Xabi Irastorza euskal gehiengo sindikalak hezkuntzan deitutako grebari buruz aritu da Bizkaia Irratian. Gogorarazi duenez, ELA-k, LAB-ek eta STEILAS-ek maiatzaren 16rako eta 23rako deitutako greba izango da bihar hezkuntzan, "lan-baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki" lelopean. Bere esanetan, behin-behinekotasuna handia da hezkuntza komunitateko langileen artean. Irakasleei dagokienez, hurrengo lau urteetan 9.000 beharko lirateke, inbertsioan 900 milioi gehiago. Heziketa bereziko irakasleen artean behin-behinekotasuna %58koa dela eta sukalde eta garbiketan %63koa azaldu du Irastorzak Bizkaia Irratian.

ELA, LAB eta STEILASek dei egiten diete langile, familia eta herritarrei bat egin dezaten datorren asteko mobilizazioekin

2017/05/12

LAB, ELA eta STEILAS sindikatuak negoziatzeko borondate osoa dugula adierazi nahi dugu. Baina momentuz ez dugu gure aldarrikapenei erantzunez negoziatzeko aukera emango digun inolako proposamen zehatzik jaso Hezkuntza Sailaren eskutik. Are gehiago, administrazioak oraindik deitu ere ez ditu egin greban dauden Heziketa Bereziko eta Haurreskoletako negoziazio mahaiak.