Albisteak

Ekainean eta irailetik aurrera mobilizazio berriak eta beste bi greba egun hezkuntza publikoko irakasle, heziketa berezia, haurreskola eta sukalde eta garbiketan

2017/06/13

Azken hilabeteetan EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan eta haurreskoletan buruturiko greba eta mobilizazioek babes oso zabala jaso dute. Erabateko gehiengoa izan dira deialdiekin bat egin, greba egin eta kalera irten diren langileak, bai irakasleen artean baita Heziketa Bereziko langile, sukaldari eta garbitzaile nahiz Hurreskolak Partzuergoko langileen artean ere. Behin eta berriro esan dugun moduan, egungo hezkuntza publikoaren egoera larria da eta ezinbestekotzat jotzen ditugu egoerari buelta emateko plazaratu ditugun neurriak. Hezkuntza Sailari dagokio langileek, familiekin batera, kalean aldarrikatutako aldarrikapenei bide ematea, greba dinamiketan bat egin duten esparru ezberdin guzti horietako Mahai Negoziatzaileak deituta.

Itunpeko Hezkuntzako ordezkarien elkarretaratzea negoziazioa eskatzeko

2017/06/01

ELAren ustez, EAEko Itunpeko Hezkuntzan mobilizazioetarako unea iritsi da. Sindikatuaren ustez patronalek ez dute inolako borondaterik akordioetara iristeko. Izan ere, 32 hitzarmenaren negoziazio mahairen ostean, ELAk plazaraturiko oinarrizko inolako aldarrikapenik ez du kontuan izan. Egoera salatzeko Itunpeko Hezkuntzako delegatu eta langileen elkarretaratzea egin dute Bilboko Jesuieten ikastetxearen aurrean.

Milaka langile, ikasle, familia eta herritar irten dira kalera egungo hezkuntza publikoaren egoera salatzera eta bestelako hezkuntza politika aldarrikatzera

2017/05/20

Hezkuntza komunitatea osatzen dugun milaka pertsonek argi adierazi diogu gaur Eusko Jaurlaritzari hankak lurrean ditugula eta gure aldarrikapenak erabat errealistak izateak gain erabateko zilegitasun eta babesa dutela. Egoera honi heldu eta irtenbidea ematea lehentasun kontua eta erabaki politikoa da. Horregatik langile, ikasle, familia eta herritarron aldarrikapenak aintzakotzat hartu, hezkuntza lehentasun bihurtu eta bide honetan pausoak ematen hastea eskatzen diogu Eusko Jaurlaritzari.

Sindikatuek greban parte hartu duten milaka langileren arazoei heltzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari

2017/05/17

Sindikatuek milaka langilek plazaraturiko arazoei heltzeko eskatzen diote Eusko Jaurlaritzari eta ez dezala arreta desbideratu grebaren jarraipen datuen inguruko eztabaidara. Atzo unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko eta Haurreskolak Partzuergoko erabateko ordezkaritza dugun sindikatuok deiturik, beste behin ere milaka eta milaka langilek gure hezkuntza sistemak dituen arazo nagusienak mahai gaineratu genituen.

Xabi Irastorza: "hezkuntza sistema hobe baten alde borrokatzen ari gara"

2017/05/15

ELAko irakaskuntza arduradun Xabi Irastorza euskal gehiengo sindikalak hezkuntzan deitutako grebari buruz aritu da Bizkaia Irratian. Gogorarazi duenez, ELA-k, LAB-ek eta STEILAS-ek maiatzaren 16rako eta 23rako deitutako greba izango da bihar hezkuntzan, "lan-baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki" lelopean. Bere esanetan, behin-behinekotasuna handia da hezkuntza komunitateko langileen artean. Irakasleei dagokienez, hurrengo lau urteetan 9.000 beharko lirateke, inbertsioan 900 milioi gehiago. Heziketa bereziko irakasleen artean behin-behinekotasuna %58koa dela eta sukalde eta garbiketan %63koa azaldu du Irastorzak Bizkaia Irratian.

ELA, LAB eta STEILASek dei egiten diete langile, familia eta herritarrei bat egin dezaten datorren asteko mobilizazioekin

2017/05/12

LAB, ELA eta STEILAS sindikatuak negoziatzeko borondate osoa dugula adierazi nahi dugu. Baina momentuz ez dugu gure aldarrikapenei erantzunez negoziatzeko aukera emango digun inolako proposamen zehatzik jaso Hezkuntza Sailaren eskutik. Are gehiago, administrazioak oraindik deitu ere ez ditu egin greban dauden Heziketa Bereziko eta Haurreskoletako negoziazio mahaiak.

Hezkuntza Sailak ez du sindikatuon aldarrikapenei erantzuteko asmorik agertu

2017/05/04

Hezkuntza Sailak grebara deiturik dauden kolektiboetako batean soilik deitu du negoziazio mahaia eta ez du sindikatuon aldarrikapenei erantzuteko asmorik agertu. Hezkuntza Sailaren irakasleen mahai sektorialaren deiari erantzunez, gaur LAB, ELA eta STEILAS sindikatuetako kideak negoziatzeko asmoz Lakuan bertaratu gara.

EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan deitutako lanuzte berrien deialdia egin da Delegaritzan

2017/05/02

ELA, LAB eta STEILAS sindikatuon ustez, ezinbestekoa da Eusko Jaurlaritza azken urte luzeetan inposatzen ari den murrizketak eta hezkuntza politika errotik aldatzea eta honek guztiak egungo hezkuntza publikoan eta haurreskoletan sufritzen ari garen egoerari buelta ematea. Hiru sindikatuotako ordezkariek datozen 16 eta 23rako deialia aurkeztu dute gaur Eusko Jaurlaritzaren Bilboko Delegaritzan.

Asteazkenerako greba deitu dute EAEko hezkuntzan publikoan

2017/03/20

Martxoaren 22an greba egonen da EAEko hezkuntza publikoan. Gaur erregistratu dute deialdia, ELA, LAB eta Steilas sindikatuek. Hezkuntza Publikoko lan-badintzak hobetu eta berdintasuna eta heziketa integralaren bidean hezkuntza publikoa ardatz izango duen politika exijitzeko deitu dute greba sindikatuek.

Martxoaren 22an greba EAEko Hezkuntza Publikoan

2017/02/17

Azken urteotan Iruñea eta Gasteizko gobernuek ezarritako murrizketek, hezkuntza inbertsio erabat eskasek eta inposaturiko hezkuntza erreforma basatiek egoera larrian utzi dute gure hezkuntza. Hezkuntza Publikoko lan-badintzak hobetu eta berdintasuna eta heziketa integralaren bidean hezkuntza publikoa ardatz izango duen politika exijitzeko grebara deitu dugu ELA, LAB eta STEILAS sindikatuok.

Eusko Jaurlaritzak prekarietatea betikotu nahi du irakaskuntza publikoan

2017/01/25

Hezkuntza publikoko 9.500 behin-behineko irakasle plazetatik 740 besterik ez ditu EPEra aterako gobernuak %38ko behin-behinekotasuna betikotuz. Gaur zehaztu duten EPE deialdi honek, sindikatuen salaketari eta Europako epaiei muzin eginez, nabermen uzten du Eusko Jaurlaritzak ez daukala berak sortu duen egoera hau konpontzeko inolako borondaterik

ELAk Udalari, Jaurlaritzari eta Kristau Eskolari Barakaldoko La Milagrosa ikastetxeari irtenbide bat ematea eskatzen die

2017/01/16

Barakaldoko La Milagrosa itunpeko ikastetxea bere itxiera eragin dezakeen egoera baten aurrean da. Egun 350 ikasle inguru eta 39 langile zuzen eta beste hainbat azpikontratatu dituen ikastetxe hau Karitatearen Alaben Lagundiak kudeatzen du. Arazo nagusia alokairua ordaintzeko ikastetxearen gaitasun ezan datza, izan ere, azkenengo urteetan haren igoera etengabekoa izan da eraikinaren jabe den Miranda Fundazioaren aldetik (2014rarte 8.600€tik 2015tetik aurrera 20.600€ra igo da).

LOMCEren gairik atzerakoienak berdin mantentzen dira

2016/10/27

Rajoyk errebalidak behin behinean balirio akademikorik gabe uzteko konpromisoa agertu du, hezkuntza paktu bat lortu arte, behintzat. LOMCE, gainerako gai guztietan berdin mantentzen direla azpimarratu du ELAk.

Lanuztea eta mobilizazioa eguna Euskal herriko Irakaskuntzan

2016/10/26

Gaur , urriak 26, ELA eta STEILAS sindikatuok ordu beteko lanuztea deitu dugu Euskal Herriko Unibertsitatez kanpoko irakaskuntza publiko zein pribatuan - ikastola pribatuak eta ikastetxe erlijiosoak barne-. Deialdia arrakastatsua izan da eta Goizeko lehen orduan Euskal Herriko dozenaka ikastetxeetan lanuzteak eta elkarretaratzeak burutu dituzte langileek. Guraso eta ikasleen  partehartzea ere aipagarria da

Milaka langile, guraso eta ikasle mobilizatu dira gaur LOMCE eta Heziberriren aurka, murrizketak salatzeko eta Euskal Herrian gure hezkuntza sistema garatzeko

2016/10/26

Gaur, urriak 26, ELA eta STEILAS sindikatuok Hego Euskal Herriko ikastetxeetan ordubeteko lanuztea eta elkarretaratzeak deitu ditugu unibertsitatez kanpoko irakaskuntzan, bai publikoan baita itunpekoan ere. Goizeko lehen orduan dozenaka ikastetxek burutu dituzte lanuzteak eta elkarretaratze jendetsuak. Arratsalderako deituriko manifestazioetan jendetza bildu da lau hiriburuetan.

Ordubeteko lanuztea LOMCE eta HEZIBERRIren aplikazioaren aurka

2016/10/18

ELA eta STEILAS sindikatuek ordubeteko lanuztea deitu dute urriaren 26rako Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari “LOMCE eta honen aplikazio hutsa den Heziberri, bertan behera utz ditzatela” eskatzeko. Sindikatuon esanetan, “Gasteiz eta Iruñeko gobernuak, ahoz erreformaren aurka azaltzen badira ere, hezkuntza sistema txikitzen duen lege berriaren oinarrizko eta larrienak diren eduki eta kontrol mekanismoak ezartzen ari dira”.

Kutxabank gure ikastetxeetatik at!

2016/07/07

Euskal Herrian Finantza-Sistema Publiko baten aldeko Plataforman gauden eragile eta sindikatuok Kutxabank gure ikastetxeetan burutzen ari den esku-sartzea eta horren aurrean Eusko Jaurlaritzaren hezkuntza sailaren utzikeria salatu nahi ditugu.

Murrizketeta berrien aurka eta hezkuntzaren defentsan elkarretaratzeak egin dira Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza ordezkaritzetan

2016/06/24

ELA, LAB, EILAS, CCOO eta UGT sindikatuek deituta elkarretaratzeak egin dira gaur goizean Hezkuntza Sailaren hiru ordezkaritzetan eta hainbat ikastetxetan lanpostu murrizketarik ez izatea, lan-kargak ez handitzea eta ordezkapenak ez atzeratzea exijitzeko Eusko Jaurlaritzari. Sindikatuok lanuzteak deitu ditugu ikasurte berrirako, murrizketa berriak gauzatzen badituzte.