Irakasle interinoek uda kobratzeko eskubidea izango dute Nafarroan

2016/07/06
Administrazio arloko Lehenengo Epaitegiak arrazoia eman dio ELAri irakasle interinoek uda kobratzeko duten eskubidea luzatuz, nahiz eta ikasturtean zehar kontratu bat baino gehiago sinatu.

Administrazio arloko Lehenengo Epaitegiak ELAk aurkeztutako zenbait Epairen luzapenak onartu ditu; epai luzapen hauetan behin-behineko kontratua duten irakasleek uda kobratzeko duten eskubidea eskatzen zen.

ELAk 2015eko urriaren 9an eman zen epaiaren luzapena eskatu zuen. Aipagarriena da Nafarroako Gobernuak defendatzen zuela ikasturtean zehar langilea eta Administrazioaren arteko harreman laboralak bakarra izan behar zuela. ELAk defendatu du hau ezin zela horrela izan, eta epaiaren luzapena bidezkoa zela baita kontratu bat baino gehiago eta behar ezberdinekin egon diren kasuetan ere. Nabarmendu beharrekoa da Hezkuntza Departamenturako lan egin izana ikasturtean zehar eta bost hilabete eta erdi baino gehiago.

Gauzak horrela, eta beharrezko zuhurtasunarekin, ELAk epaiaren luzapena eskatuko du oraindik eskatu ez duten eta egin nahi duten afiliatu guztien izenean.

Dudarik gabe, ELAk uste du epai honek irakasle interinoen lan baldintzak asko hobetzen dituela.