LOMCEren gairik atzerakoienak berdin mantentzen dira

2016/10/27
Rajoyk errebalidak behin behinean balirio akademikorik gabe uzteko konpromisoa agertu du, hezkuntza paktu bat lortu arte, behintzat. LOMCE, gainerako gai guztietan berdin mantentzen direla azpimarratu du ELAk.

ELArentzat LOMCE bere osotasunean da onartezina. Egia da errebalidak LOMCEren funtsezko tresna direla eta ez egitea egitea baino hobea dela. Hala ere, LOMCE, gainerako gai guztietan berdin mantentzen da (hezkuntzaren ikuspegi merkantilista, estatalizazio eta kontrola, ideologia atzerakoia, irakaskuntzaren pribatizazio eta elitizazioa, euskaldunzteari oztopo...). Hezkuntza sistema osoa eta pedagogia txikitzen duen ebaluazio sistema bera ere bere horretan mantentzen da. Elementu hauek guztiak gainera Eusko Jaurlaritzaren Heziberri planak bere egiten ditu.

Bestalde, gaurdaino estatuak aurrera atera dituen hezkuntza lege guztiak, PSOEren bultzadaz gehienak, nahiz PPren iniziatibaz, Gasteiz eta Iruñeako Gobernuen hezkuntza eskuduntza mugatu dute. Hezkuntzaren estatalizaioa eta gure hezkuntza sistemaren estatuaren kontrola ekarri dute beraiekin (bai edukietan, hezkuntza sistemaren egitura, baita titulaziaren esleitzean ere).

Ez dago beraz lasaitasun eta itxaropenerako arrazoi nahikorik.

ELAk Eusko Jaurlaritzari nahiz Nafarroako Gobernuari exijitzen die, LOMCE aplikatzeari utz diezaiotela eta Euska Herriko hezkuntza eragileekin adosturiko hezkuntza sistema bultza dezatela, gure behar eta nahiei erantzunez.