Osakidetzak negoziatzeari uko egin dio

2017/06/05
Osakidetzak %43ko behin-behinekotasun tasa du; 35.000 langiletik 20.000 besterik ez dute lanpostu finkoa. Azken urteetan Osakidetzak estatuko legedia erabili du behin-behineko enpleguaren kontsolidazioari aurre ez egiteko, ELAk behin eta berriz eskatu arren. EAJk Estatuto Aurrekontu Orokorretan administrazioetako behin-behinekotasuna %8ra jaisteko aukera adostu du, baina Osakidetzak gaurko Mahai Sektorialean %43an mantentzea eskaini du.

Osakidetzak %43ko behin-behinekotasun tasa du; 35.000 langiletik 20.000 besterik ez dute lanpostu finkoa. Azken urteetan Osakidetzak estatuko legedia erabili du behin-behineko enpleguaren kontsolidazioari aurre ez egiteko, ELAk behin eta berriz eskatu arren.

ELAk hasitako demanden harira eta hauek Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak berretsi ondoren, administrazio publikoetako eta, bereziki, Osakidetzako behin-behineko kontratuen zati handi bat iruzurrezkoa dela ezarri dute epaitegiek. Ondorioz, Espainiako Gobernuak egonkortzeko aukerak malgutu egin ditu eta behin-behinekotasuna %8ra jaisteko aukera zabaldu du.

Osakidetzak aukera hau aprobetxatzeari uko egin dio eta 2016-2017 epealdirako 1.891 lanpostutako EPEa eskaini du, epealdi honetarako aurreikusitako erretiro kopuruarekin bat egiten duen kopurua hain zuzen. Hau da, Osakidetzak egindako eskaintzaren arabera behin-behinekotasuna ez da ezer ere murriztuko. Eskaintza hau iraingarria da, Osakidetzak herri honetako ETT nagusia izatea aukeratu du, eta oraingoan ezingo dio Espainiako Gobernuari errua bota.

Ziurrenik honek gaurko Mahaiko beste puntu batekin du zerikusia. Kontratuetarako Administrazioko Organoak zerbitzu berriak pribatizatzea debekatu dion arren, Osakidetzak Urdulizko Ospitaleko sukaldea pribatizatzeko nahiarekin jarraitzen du. Behin-behinekotasun tasa handi bat erretiro kopuru handi batekin batera oso egoera ona da zerbitzuak pribatizatu nahi dituenarentzat, eta sakoneko eztabaida hori da.

ELAk Osakidetzako enpleguaren kalitatea hobetzeko proposamenak egiten jarraituko du, eta mobilizazioen alde egiten jarraituko du Osakidetzan prekarietatean modu erradikal batean murriztuko dituen EPE prozesuak lortu arte.