ELAk Osakidetzako lekualdatzerik eza salatu du

2017/05/26

Osakidetzak lekualdatze eskaintza geldiarazi du, erabat eznahikoa dena kopuruari begira, baina milaka langilerentzat bere bizilekutik hurbil lan egiteko aukera bakarra lekualdatze lehiaketa hori da. ELAren ustez lekualdatze eskaintza masibo bat egin beharko litzateke, baina, bien bitartean, egungo lekualdatzea exekutatu egin behar da eta, ahal den neurrian, langileei eragiten ari zaien kaltea txikitu.

2014 kontratazio-zerrendak: postu hutsen eta erreserbatuen zerrendetatik deitzeko hurrenkera eguneratu eta argitaratu da

2017/05/24

Maiatzaren 24an Osakidetzak iragarki bat jarri du bere web-orrian. Horren bidez jakitera eman du postu hutsen eta erreserbatuen zerrendetatik deitzeko hurrenkera 2017ko maiatzaren 24ra eguneratu dela.

2011 kontratazio-zerrendak: postu hutsen eta erreserbatuen zerrendetatik deitzeko hurrenkera eguneratu eta argitaratu da

2017/05/24

Maiatzaren 24an Osakidetzak iragarki bat jarri du bere web-orrian. Horren bidez jakitera eman du postu hutsen eta erreserbatuen zerrendetatik deitzeko hurrenkera 2017ko maiatzaren 24ra eguneratu dela.

Enplegu publikoaren eskaintzen astekaria

2017/05/23

Astekari horretan enplegu publikoaren deialdi guztiak jasotzen dira: Estatuko Administrazio Orokorrarenak, autonomia-erkidegoenak, Europako Batasunarenak, nazioarteko erakundeenak eta toki-administrazioarenak (aldundiak eta udalak); baldin eta iragarkiak BOEn agertu badira, udalak hiriburuetakoak badira, edo 100.000 biztanletik gorakoak badira, edo gutxienez 3 postu eskaintzen badituzte.

2011 eta 2014 kontratazio-zerrendak: izen-ematea kategoria etengabe irekietan

2017/05/11

Maiatzaren 10ean Osakidetzak iragarki bat jarri du bere web-orrian. Horren bidez jakitera eman du nolakoa den izen-ematearen prozedura kategoria etengabe irekietan, beraietan izena emateko behar den titulazioa/espezialitatea lortu ondoren.

Zeladorea: hautagai-zerrenda argitaratu da, lehiaketa eta oposizio aldien puntuazioekin batera

2017/05/18

Maiatzaren 18an Osakidetzak bere web-orrian jarritako iragarkiaren bidez jakitera eman da oposizioa gainditu duten hautagaien zerrendak, txanda irekikoak eta barne-sustapenekoak, dakartzaten ebazpenak argitaratu direla. Amaierako puntuazioaren hurrenkeraren arabera agertzen dira hautagaiak, eta lehiaketa-aldian eta oposizio-aldian lorturiko puntuazioak bereizita adierazten dira.

Laborategi teknikaria: hautagai-zerrenda argitaratu da, lehiaketa eta oposizio aldien puntuazioekin batera

2017/05/22

Maiatzaren 18an Osakidetzak bere web-orrian jarritako iragarkiaren bidez jakitera eman da oposizioa gainditu duten hautagaien zerrendak, txanda irekikoak eta barne-sustapenekoak, dakartzaten ebazpenak argitaratu direla. Amaierako puntuazioaren hurrenkeraren arabera agertzen dira hautagaiak, eta lehiaketa-aldian eta oposizio-aldian lorturiko puntuazioak bereizita adierazten dira.

Fisioterapeuta: hautagai-zerrenda argitaratu da, lehiaketa eta oposizio aldien puntuazioekin batera