BILBOKO UDALTZAINGORAKO EPEAN EZ DA AURKEZTU AHAL IZATEKO ADIN MUGARIK EZARRIKO

2014/03/21
Bilboko udalak, udaltzaingorako 25 lanpostutako EPEan parte hartzeko ezarrita zeukan adin muga kentzea erabaki du.

Bilboko udalak 2014 urte honetarako deitu duen udaltzaingorako EPEan parte hartzeko adin mugarik ez jartzeko hartu duen erabaki garrantzitsu baten berri eman nahi dizuegu. ELAk, Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 20ko 120/2010 dekretuak (Euskadiko polizien hautaketa eta formakuntza araudiaren aldaketa) eta esandako araudiak jasotzen duen adin mugaren gainean emandako sententzia ezberdinek esaten dutenaren arteko kontraesanak ikusita, ELAk, udaletxeko giza Baliabideetako sailari, muga hau ezabatzea eskatu zuen eta udalak, oposaketan parte hartu nahi dutenen aurka joatearren emandako sententziak ikusita eta deituta dagoen Udaltzaingorako 25 lanpostuen EPEa atzeratuko luketen inpugnazioak gaitzesteko, adin muga hau bertan behera uztea erabaki du.

Informazio garrantzitsua da hau, EPEan parte hartu nahi duten guztientzako.