GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK EZ DU LANGILEEN ORDEZKARITZA KONTUAN HARTZEN

2014/04/01
Hau dana salatzeko konzentrazio batera deitzen dizuegu astelehenean bertan, 9etan, Errotaburu beheko solairu polibalentean.

Atzo GFAk eta Langile Batzordeak elkartu ginen Ogasuneko lehiaketako oinarriak negoziatzeko. Bertan, ELAk salatu zuen lehiaketa bera ez dela negoziatu, GFAren inposaketa hutsa izan dela eta horregatik oinarrien negoziaketan parte hartuko ez gezuela adierazi genuen.

Bestalde, salatu genuen ere azken boladan negoziazioarekiko GFAk hartutako jarrera: ADEGIren eredua jarraituz, langileen ordezkaritza baztertzen ari dira eta langileekiko harreman zuzena bilatzen dute. Ogasuneko Diputatuak negoziatu ez den lehiaketari buruzko informazio zuzena emateko deitu die departamentu honetako langileei. (bidalitako emaila eransten dizuegu).

ELAk eta LABek bilera utzi ondoren negoziazioak aurrera jarraitu zuen eta oinarriak gutxiengoan onartu dira.

Hau dana salatzeko konzentrazio batera deitzen dizuegu astelehenean bertan, 9etan, Errotaburu beheko solairu polibalentean.

Honekin batera bileran aurkeztu genuen deklarazioa eransten dizuegu.