UDALTZAINGOAREN AURRE-ERRETIROA: ELAK PARLAMENTUKO TALDE POLITIKOEKIN ERRONDARI EKIN DIO, BERAIEN BABESA LORTU ASMOZ

2014/06/02
ELAk, Eusko Legebiltzarrean eskaera bat aurkeztu zuen maiatzaren 23an eta udaletxeetan mozioak aurkeztu ditu, udaltzaingoaren erretiro adina aurreratzeari babesa lortzeko. Aste honetan talde parlamentarioekin bilerak izaten hasi gara.

Udaltzainen aurre erretiroa, udaltzaingoaren eta ELAren aldarrikapena izan da aspaldi. Azken urteetan, hainbat langile taldek, Gizarte Segurantzako Legeak erretiro adinean aplikatzen diren koefiziente murriztaileak aplikatzea lortu dute.

Gertuen dauzkagun eremuetan, 2008an, Suhitzaileak izan ziren aurre erretirorako zerrendan sartu zirenak eta 2009an, Ertzaintza sartu zen aurre erretirorako zerrenda horretan. Gogoratu behar dugu, Euskal Polizia Legeak, bere osotasunean, Euskal Poliziataz hitz egiten duenean, Ertzaintza eta Udaltzaingotaz, bietaz, hitz egiten duela eta horregatik, ELAn, Euskal Udaltzaingoarekiko diskriminazioa dagoela ulertzen dugu.

 

Guzti honegatik, ELAk Eusko Legebiltzarrean eskaera bat erregistratu du, eskaera hau berea egin eta onartzeko eta jada, talde parlamentario ezberdinekin lehen bilerak izan ditugu. Bilera hauek aste honetan bertan bukatzea aurreikusten dugu, Legebiltzarreko plenuak, Giarte Segurantzako Legean aldaketa egin eta udaltzaingoa aurre erretiroaren zerrenda horretan sartzeko mozio bat onartzeko helburuarekin.

 

Hontaz gain, udal plenuen babesa lortu nahian ere bagabiltza eta horretarako, jada 30 udaletxe baino gehiagotan mozioak aurkeztu ditugu. Udaltzaingoa dagoen udal guztietan aurkeztu eta onartu nahi ditugu mozio hauek.

 

ELAk, udaltzainekin batera, Eusko Legebiltzarrak proposamena onartzearen alde eta udaletxeetan mozio guzti hauek onartzearen alde borrokatuko du eta behingoz euskal udaltzaingoarentzako aurre erretiroa lortu ahal izateko presioa egingo du.