ELAk Natxo Urkixo babesten du.

2017/04/07
ELAk eta Auzo Plataforma batek Natxo Urkixori , Laudioko alkateari, babesa eman nahi diote Espaniar bandera inposaketa dela eta.

ELA sindikatuak eta Auzo Plataforma batek prentsaurre bat eman zuten apirilaren 4an Natxo Urkixori babesa emateko. Hona hemen, argitaratuko mezua:

 

"Dakizuen moduan, hemen bildu garen herritarrok Laudioko Alkatea den Natxo Urkixo Oruetari elkartasuna adierazteko batu gara. Beste behin ere babesa adierazi nahi diogu espainiar banderaren inposaketa dela-eta, geurea, laudioarrona, Ikurriña dela ozenki aldarrikatuz.

Ez da lehendabiziko aldia. Azken urteotan, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak eraso ugari abiatu ditu Udal honen aurka, Laudioko herritarron borondate demokratikoa urratuz. Urtarrilaren 22ko herri-galdeketa ere geldiarazi nahi izan zuten. Oraingoan Natxo zigortu nahi dute, pertsonalki, Laudio ordezkatzeagatik, era horretan laudioar guztiok erasotzen gaituztelarik."